Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios.
(+ info)

Aceptar Cookies

“Arretaz pentsatu ondoren, nire praktika artistikoa lexikografikotzat joko nuke.”

Cadiz, 1975

Arrazoi eta zirkunferentzien adierazpen laburra. Pablo Marte

Arretaz pentsatu ondoren, nire praktika artistikoa lexikografikotzat joko nuke. ¿Zer esan nahi dudan honekin? Hitzen etiologiak interesatzen zaizkidala, gauzak eta irudiak bere esanahia bezain beste , ekintzen eta gertaeren gramatologia beraien etilogia bezain beste, edota fonetikaren historia eta teoría bere gramatologia bezain beste eta leguaiaren etika  bere fonetikaren beste. Eta maitasuna aurretiko guztiaren bezain beste.

 

Pablo Martek artista eta ikertzaile moduan aurkezten du bere burua. Irudien esanahitze prozesuen eta diskurtso produkzioen arteko giltzatze eta ber-giltzatzeen inguruan aritzen da bere praktika artistikoan. Honetarako munataiaren praktika adierazgarri, hedakor eta heterogeneoaz  baliatuz.

Bere lana era indibidualean edota kolektiboan erakutsi izan du hainbat alditan, esaterako  fluxesfeveruturesfiction (Azkuna Zentroa, Bilbao 2016), Canibalia (Kadist Art Foundation, Paris, 2015), First Thought Best (Eremuak, Artium, Vitoria 2014), Marginalia (Arteleku, Donosti, 2013), festival Pantalla Fantasma (Bilbo,2013) besteak beste.

2012.urtean egoilar kuratoriala izan zen Bilboarte Fundazioan,bertan Enter the Gosht, Exit the Gosht, Re-Enter the Gosht  aldizkako erakusketa zikloa egin zuen. Conssonirekin,  El Problema Esta en el Medio lanarekin  HPC programazioan parte hartzeaz gain, Again, Againts (BAD) teatro lana idatzi eta zuzendu zuen.

Pretty Woman proiektua argitaratu du, fikziozko saiakera batean eta beste artista batzuen hamar mikro-publikazioetan zabaldua.

Azken urteotan Imperial Eyes film luzea, Susana Talayerorekin batera Historias de la prehistoria film laburra eta tabakalerarentzako (Donostia)  Mañana Goodbye  12 kapitulotan bildutako serie audiobisuala burutu du ( Marion Cruzarekin elkarlanean). Honekin batera Giltzapekoak: notas obre la reclusion erakusketa komisariatu zuen Koldo Mitxelena Kulturgunean (Donosti), (Marion Cruza eta Aitor Izagirrekin batera).

 

_Harremandutako_Proiektuak_

__Kanpo_Erakusketak__

HARRIAK: "Hire maitale traketsa"

Hire Maitale Traketsa, Harriak egitasmoaren barruko erakusketa kolektiboa da eta Beasaingo Igartz...

_Harremandutako_Artistak_

Oier Gil

Jone Loizaga

Ignacio Garcia Sanchez