Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios.
(+ info)

Aceptar Cookies

“Mundua eraldatzearen ideia, dagoen modura uztearen ideia bezain zilegia da.”

Donostia, 1976

Garai hipermodernoaren gehiegikeria, hiperkonsumismoaren material eta nahasketaren experimentazioarekin jarduten duen adierazpen artistiko eklektikoak, kubo txuriaren kontestu politikora, esparru publikora eta errebeldiarako espazioara egokitu daitezkeen lanak sortzeko baliatzen ditut.

Mundua eraldatzearen ideia, dagoen modura uztearen ideia bezain zilegia da. Nire praktika artistiko eta ikerketa propiotik, modelo gisara aurkezten zaigun horren gainean ezjakintasunak, zalantzak edota galderak mahai gaineratzen ditut, ironia,sarkasmo, inkoerentziak eta kontraesanen bitartez  ikuslearengan  begirada kritiko bat sortzeko asmoz, inposaturik datorrena ukatzera gonbidatuz. Artearen bitartez politikoan murgiltzeak kezkatzen nauen zerbait da, geroz eta beharrezkoagoa ikusten baitut edozein akzio artistiko eta lanarengan eragiten duen errespontsabilitate orok, bere horretan, ekintza politikotzat ulertzea. Ekintza hauek, ikusleak esperientzia artistikoa bukatutzat ematen duenean eskuhartzean datza.

www.paufigueres.es

 

 

_Harremandutako_Proiektuak_

__Amp__

VII.AMP Teknologia

_Harremandutako_Artistak_

Esperanza Zabala

Patxi Araujo

Gala Knörr