Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios.
(+ info)

Aceptar Cookies

“... iruditeri arkitektonikoak berrasmatzeko jolasean murgildurik, estetika naif, kursi o kitsch baten alde egiten dute proposamen eskultoriko hauek. ”

Gasteiz, 1993

 

Arte Ederretako bere ikasketak amaitu ostean (EHU/UPV, 2015) Uxue Ruiz de Arkautek (Gasteiz, 1993) Ikerketa eta Sorkuntza Artean (EHU/UPV, 2017) eta Máster en Historia de Arte Contemporáneo y Cultura Visual (Reina Sofía museoa, UCM eta UAM, 2019) burutzen ditu. Egun, bere lana Madrilen garatzen du non halaber, komisariotzarako COLECTIVAAA ikerketa taldeko partaidea den eta Adhesivo Colectivo bezalako taldeekin lan egin duen. Egonaldi ezberdinak burutu izan ditu, nolanahi ere, Universidad de Arta si Disign din Cluj-Napokan (Cluj-Napoka, Errumania) edota Casa de Indiaseko (El Puerto de Santa María, Cadiz) erresidentzia artistikoan. Halanola, Gasteizko Udaletxeak zein Oihaneder euskararen etxeak emandako sorkuntza beka jaso du eta baita Emart saria (Artgia Galeria) ere. Orobat, taldekako erakusketa ezberdinetan parte hartu du. Esaterako, Constelaciones Imprevistas (Vértice, Madrid), Out of the Loop (Montehermoso, Gasteiz) edota Transit (Matei Corvin, Cluj-Napoka) beste batzuen artean.

 

 

Ezegonkortasuna bizitzak berezkoa duen ezaugarri bat delaren ideiapean -heriotza, gaixotasunak, planeta amaikorra…- gure bizitza hare gehiago prekarizatuko duten bizi-ereduei eustea ez litzateke aukera bat izan beharko. Ildo honetan, produktibitatea eta utilitariasmoak egungo gizartearen eraikuntza estetikoetan duten zentralitatearen ordezkapena oinarri harturik, eta iruditeri arkitektonikoak berrasmatzeko jolasean murgildurik, estetika naif, kursi o kitsch baten alde egiten dute proposamen eskultoriko hauek. Honenbestez, alor artistikoz baliatzen da, honek berezkoa duen funtzionalitate ezak eraiketa eta espazioen alderdi sentsiblearekiko harremantzeak nabarmendu eta bizitza afektiboa erdiguneratzen dutelako. Orotara, nire denbora nahi dudan horretan erabil(garri)tzeko aukera ematen didalako: batzen, elkartzen, nahasten, altxatzen, taldekatzen, multzokatzen, eusten, besarkatzen eta sostengatzen ikasteko...

 

 

 

www.uxueruizdearkaute.com

_Harremandutako_Artistak_

Iñigo Villar Gurrutxaga

Julen Agirre Egibar

Manu Uranga