Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios.
(+ info)

Aceptar Cookies

Sare Digitala

Sarean partehartzeko bi modu ezberdin daude; urte osoan zehar zabalik dagoen deialdi irekiaren bidez edota jardunaldietan parte hartuz.

Sarean artista ezberdinen informazio laburra topatuko dugu, artista bakoitzaren lan prozesuetara hurbiltzen lagunduko gaituzten hitz gako batzuekin batera, hauen artean erlazio ezberdinak gauzatuz.

Artista, gestore kultural, elkarte eta jendartearentzat orokorrean pentsatutako erreminta bat da.

OINARRIAK

Deialdi jarraitua

OKELA Sormen Lantegiaren Artisten Meeting Pointaren ( AMP)  sena, tokiko testuingurua aktibatzea da, artistak saretzea eta ezagutara ematea, hala nola, artisten arteko jakintza bermatzea du helburu, beraz, OKELAk aurrera daraman AMP-a arte garaikidearen testuinguruan mugitzen diren eta Euskal Herrian jaio,Euskal Herrian bizi edota Euskal Herrian lan egiten duten artista plastiko eta bisualei zuzenduta dago.

Sare digitalean partehartzeko deialdia jarraitua izango da eta urtean behin bialdutako informazioa eguneratuko da. OKELAko kideek jasotako proposamenen artean aukeraketa bat egingo dute. Artista bakoitza AMP sarearen parte izatera pasako da bere lanaren inguruko informazio labur batekin eta hitz gako batzuekin batera. Hitz gako hauek saretik zehar mugitzeko erabiliko dira beste artista batzuekin harremanduz.