Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios.
(+ info)

Aceptar Cookies

KAXETAK 3

Okelak, KAXETAK programaren edizio berri bat dakar aurtengo Gau Irekia saiorako.
Aurreko saioak galdu dituenarentzat,KAXETAK, egun batez buruz buru elkartuko diren bi artisten arteko topagunea da, arte plastikoen praktika ohikoen alboetan kokatzen diren proposamenak jasoko dituena. Hirugarrena izango den Kaxetak saio honetarako, Dogartzi Magunagoikoetxea eta Caliza gonbidatuko ditugu. Lehenak, urteetan zehar biltzen joan den argazkietatik abiatuko den instalazio bat proposatuko du harategian zehar eta bigarrenak, kaleratu berri dituen abestiak aurkeztuko ditu lehen aldiz Euskal Herrian.

 

 

DOGARTZIREN ERAKUSKETA

“La lluvia antes de caer”

Euria, euri al da erori aurretik?

Artea al da zure artea, jaio aurretik?

 

Dogartzi Magunagoikoetxeak (Bilbo, 1991) artean sukaldatzen den hori baino gordinean dagoen zeozer oparitzen digu. Ez dago arte hezkuntzaren begiradez zikindurik, gutako asko erortzen baikara lehendik ikusi dugun horren kopietan, funtzionatzen duela ikusten dugunean noski. Ez gustatzera ere arriskatzen da, 

erori aurreko momentu hori besterik ez izatera. 

 

Arrotza sentitzen da artean nahiz eta artistez inguratua egon, eta hauek gehiago ikasten dute berataz berak uste duena baino. Okelak, normalean bere Instagramen ikusten ditugun argazkiak erakusteko gonbita luzatu zion, eta beretzako lana erakusteko aukera izateaz gain, gutako askorentzako aukera ezin hobea da bere lana ikusi, sentitu, ukitzeko.

 

Dogartziri ez zitzaion erakusketa bat egitearen nahia loratu, nahiz eta orain poz-pozik egon hau dena ikusi ahal izango delako. Etengabeko aldaketan dagoen prozesu baten irudiak direla uste du berak, performatikoa eta momentukoa denarenetik gertu dauden gertakari eta bizipenen oroitzapenak. Espontaneoki aurkitu izan den hori desagertzeko beldurrez erregistratu diren irudiak, ihes egingo ote dioten arduraz. 

 

Harrigarria badirudi ere, ez du bere burua artistatzat jotzen “egian” ikusten baitu gehiago bere burua eta berak dioen moduan, performancea eta sormen prozesuak gaizki dagoenean baino ez ditu jartzen praktikan, egi gehiago emango diotelakoan,hala ez balitz, ez lituzke egin egingo ere ez. Errealitatea hain gordinki deskribatze hau eskultura hautemateko duen eran ikus daiteke “piezak sostengatzearena, beste leku batera eraman behar izan ditudanean bakarrik behar izan dut, bestela, momentuko estilismo batetik gertuago egongo lirateke” dioenean adibidez eta beste zeozerren liberazio moduan sentitzen du gainera. 

 

Erreferentzien artean, bere aitona Andrés Portilla aipatu nahi izan du, baita Nenita Danger, Elbis Rever, Barragan,Louise Bourgeois, Margiela edo River William ere. Erreferente estetikoak baino, gertuko erreferente moduan, trueago, interesatzen zaizkiola kontatu digu. 

 

Zalantzarik gabe, eta irauten duena irauten duela, Divinotekatik atera eta bere errealitatearen momentu hauek eskaintzea eskertzen dugu. 

 

Natalia Vegas

 

14/12/2019
14/12/2019