Murmurio zarata jarraitua eta nahaspilatsua da, igorlearen eta hartzailearen arteko espazioak desitxuratua. Espazio hori, sarritan, urrun eta gaindiezina da, murmurioa haintzat hartzeko nahita nahiezko baldintza baita. Kasu hauetan, gainera, soinu iturriak anitzak izaten dira, ahots koro batek osatua. Gerturatzen garenean, sorginkeria hautsi egiten da eta zarata hitza, kaioa, itsasoa… bilakatzen da.
Geure buruarekin ere xuxurlatzen dugu, batez ere inork entzun ezin gaituenean. Normalean, gure kontzientzia-fluxuaren tanta-jario bat iragazten den kontzentrazio egoera distraitu baten emaitza izaten da. Hemen espazioa minimoa da eta negatiboa ere dela esan daiteke. Espiral baten forma du, hiru dimentsioetan hedatzen den zirkulu hautsi bat alegia. Malguki batek bezala, nolabaiteko elastikotasunez jarduten du; ardatz berean bueltaka dabil, apur bat bustita, baina norabide desberdinetan luzatu, okertu edo tolestu daiteke.
sahasra sirasam svetam
tiene 1000 cabezas brillantes
Om.
17/05/2023
14/06/2023