Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios.
(+ info)

Aceptar Cookies

ROJAMENTE

 

ROJAMENTE erakusketa Artiatx espazioarekin elkarlanean egindako erakusketa da, Okelaren GALERIAK programaren baitan antolatutako kanpo erakusketa. Oraingoan Julia Spínola artista gonbidatu genuen Euskal Herrian bere bakarkako lehenengo erakusketa egin zezan.

 

Julia Spínola (Madrid, 1979)

Bartzelonan bizi eta lan egiten du. Heinrich Ehrhardt (Madril) galeriaren barne dago. Hainbat beka eta sari jaso ditu, esate baterako: DAD residency (Berlin), Marcelino Botín Arte plastikoetan beka 2013 y El Ojo Crítico de Artes Plásticas de Radio Nacional de España Saria 2013, Generaciones 2013 (Madrid) eta Mdrilgo komunitateko ARCO 2017 Saria.

 

Bere lana eskultura eta marrazkiaren eremuetan aritzen da, materiaren eta keinuaren arteko erlazioa konstante bat da bere lanean. Keinua, irudi ez finkatutzat ulerturik, lan prozesuaren aurretik nahiz bitartean ematen da. Keinua, materia modu batera edo bestera mugitzearen desiratik sortzen den aztarna liztateke, piezen errepikapenaren bitartez areagotzen dena. 

Sortzen dituen elementu errepikakorrek trama baten bilaketa edota sistema baten sorrera bat dakar, zeinek ekintza kate horren bitartez ematen den ariketatik pieza zeharkatzera iritsi daitekeen. Pieza zeharkatzearen behar hau ez da era literal batean ulertu behar, figuratuan baizik. Alerta, adi, prest egotearekin du zerikusia, ez pentsatzearekin (baina bai), medioaz ahaztearekin eta prozesuan pieza transformatzen uztearekin. Transformazio hori finkatua geratuz amaierako lanean. 

Materialekiko nahiz espazioarekiko duen begirada eta lantzeko era, kontenplatiboa eta metodikoa dena,  momentu konkretuak izozten dituenaren sentsazioa sortzen du.  Juliak, espaziotik mugitzeko, atentzioak ezartzeko eta bideratzeko duen gaitasuna, espazioan zehar instalatzen dituen eskultura errepikatuen bitartez, eskultura batetik bestera ematen diren aldaketa sutilen bitartez, erritmo bat sortzera iristen dira.  Erakusketa aretoko bi solairuekin jolastu du, beheko aretoko paretak serigrafiatu eta bertan ageri diren iruadiak errepikapenaren bitartez trama bat sortuz. Eguzkiaren argiak itxutzen zaituenean ikusten diren “orbanak” iradokitzen dituzten irudiak dira, begiko erretinan grabaturik zurekin eramaten dituzunak, edozein lekutan jarriak izateko aukera dutenak, alegia, espazioarekin nahasten direnak. Bigarren solairuan 4 eskultura piezez osatutako instalazioa dugu,  lapak deiturikoak. Aldi berean pisutsuak eta arinak diruditen eskulturak dira, materiaren eta formaren arteko erlazioaren bitartez sortzen duen sentsazioa da, mugitzera doazela diruditenak. 

Juliak espazioa ulertzeko eta bizitzeko duen era sensiblearekin bat, argi naturalaz soilik ikusi ahal den erakusketa planteatu du eta atmosfera honetan, lanek espazioarekin bat egin dute.

17/07/2020
17/09/2020