Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios.
(+ info)

Aceptar Cookies

XXVII:AMP ERANTZUNA

AINHOA LEKERIKA

ALEX REYNOLDS

IBAI MADARIAGA eta MIEL OYARZABAL

 

Denbora batetik hona, errealitatearekiko intentsitatezko esperientzia bat bilatzearen beharra sumatzen dugu artistengan. Pantailak eta inmaterialak diren irudien aurrean, artean beste mota bateko esperientzia bat bilatuz, materia hor dagoela jakin nahi da, nahi izango balitz materia hori ikutu daitekeela, edo nolabait, materia hori habitatu daitekeela. 

Duela ez asko, artean profesionaliatu nahi zuten lagun edo erreferentziazko pertsona ugarik, argazkilaritzan trebatzen ziren. Fotomontaiak eramaten ziren eta photoshop moduko aplikazioen garapen handia zegoen. Sortzen ziren irudiak ez ziren ezagunaren parametrotan ematen, ilusioaren parametrotan baizik. 

Urrun ikusten dugu orain hori guztia. 

 

Erakusketa hau barnebiltzen duen gonbitea errealitate desira horretatik abiatzen da. Errealitate behar situatu bat, Okela espazioaren errealitate partikularra. 

Behin eta berriz aipatzen da (edo guk askotan ikusten dugu geure burua errepikatzen),  Okela, espazio berezia dela. Ohiko erakusketa espazioekin konparatuz, signikoki oso kargatua dagoela eta informazio asko gordetzen duela. Bertan erakusten duten artistak, derrigortuak ikusten dira espazioarekin negoziatzera, arraroa baita, lekuarekiko hausnarketarik egin gabe, piezak txukun geratzea.

Ideia hau guretzat konstante bat bada ere, erakusketa honetan atentzio berezia jarri nahi izan dugu negoziazio hauetan eta gonbidatutako artistek, espazioari nola, nundik eta zerekin erantzuten zuten ikasi nahi izan dugu.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

24/03/2022
05/05/2022