Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios.
(+ info)

Aceptar Cookies

“Pintatu, zizelkatu, idatzi, performatizatu… sentsazio honek baretu egiten nau, nire afektuak adierazten ditut”

Ana Galar Ariztegi (Lizaso 1996) Iruñean bizi eta lan egiten duen artista eta eta poeta da. Arte Ederretan graduatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean eta duela gutxi Arte Garaikide Teknologiko eta Performatiboa Masterra burutu du. Bere ibilbidean zehar akzio performatiboak egin ditu Gernika Lumoko Teatro Liceo Antzokian eta Wolf Vostell Museoan. Honetaz gain, Bilboko Itsas Museoak sustatutako eta Itsas Ikerketan Espezializatutako (Maritimidades) kolekzioko bostgarren aleko “Sombra arrojada” deituriko argazkilaritza kapituluko egilea da. Bestetik, bere lana Zornotzako “Zintzilik” pintura lehiaketa moduko lehiaketetan errekonozitu izan da.

 

Sentitzen dudan tentsioa baretu beharra dut, immateriala den hori eta nigan pausatzen dena, batzuetan neure gorputzean “legen” moduan ebatzi eta neure buruaren beste irudi bat eraikitzen duena. Pintatu, zizelkatu, idatzi, performatizatu… sentsazio honek baretu egiten nau, nire afektuak adierazten ditut nire sentitzearen artikulazio koherentean eragin dezaten, lo egiterakoan, neure burua sentitzerakoan, libre sentitzerakoan.

 

 

_Harremandutako_Artistak_

Helena Goñi

Oier Gil

Elena Aitzkoa