Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios.
(+ info)

Aceptar Cookies

Nere ikerketa artistikoa formalki eklektikoa bada ere, orokorrean, errepresentazio politikak eta queer nortasuna eta langile nortasuna moduko gaiak lantzen ditut.

Euskal Herriko Unibertsitatean eta Berlineko Universität Der Künsten Arte Ederretan lizentziatu ondoren, profesioalki esposatzen hasi nintzen 2009.urtean. Bilbo, Glasgow eta Madriden lan eta bizitzen egon ondoren New Yorkera mugitu nintzen Fullbright beka bati esker 2015ean. 2017an, nire MFAa eskuratu nuen Studio Arten, Parsons - The New School of Designen.

Zenbait erakusketa kolektibotan hartu dut parte, besteak beste, Antes que todo (2010, CA2M), First Thought Best (2014, Artium) edo Pop Politics (2012, CA2M) erakusketetan. Nere lehen banakako erakusketa 2009an izan zen Montehermoso Kulturgunean eta Think Locally Fuck Globally izena hartu zuen. Egindako azkena aldiz, 2015ean izan zen eta Errioxako Instituto Riojano de la Juventuden instalatu zen Hazlo por las Chavalas izenpean. Gaur egun, Brooklyn eta Iberiar Penintsulako hegoaldearen artean bizi naiz.

Euskal Eskultura Berriaren kontestuan garatu den formakuntza eskultorikoan du oinarria nere lanak eta Val Del Omar, Andy Warhol edota Ryan Trecartin moduko artisten zine esperimentalaren eragin handia du. Nere ikerketa artistikoa formalki eklektikoa bada ere, orokorrean, errepresentazio politikak eta queer nortasuna eta langile nortasuna moduko gaiak lantzen ditut.

_Harremandutako_Proiektuak_

__Kanpo_Erakusketak__

OSKOLA PARAU

Oskola Parau. Dani LLaría, Elisabeth Dominguez Ran, Eztizen La Cruz, Jone Loizaga & Taxio Ar...

_Harremandutako_Artistak_

Manu Uranga

Fermin Diez de Ulzurrun

Maria Benito Píriz