__Amp__
XVII.AMP Markak
kutxa bat topatu dut sartu, miakatu, ikuskatu, aurrera/atzera egin, distantzia hartu, irten. ...
Donostia, 1969
“Artea tiranoen ametsgaiztoa eta beraien herremintarik boteretsuena da era berean”
Alan Moore
Nire lana eremu ez normatibo batean kokatzen dut zeinetatik, era berean, eraikitze piktorikoak ikerketa bat suposatzen duen.
Obran bi balio antogonikok bat egiten dute: ideia, oraindik modu abstraktuan, eta forma, berau definituko duena. Bi noranzko: konkretatu eta adierazi nahi dudan horretatik hasiz, eta paraleloki edo elkargurutzatuz, manipulatu gura ditudan formekin. Ideia adieraztera heltzeko esfortzuaren presioa, formaren manipulazioa sortzen duen prozesuan liberatu egiten da.
Aurrehistoriako levanteko pinturak ehiza eszena bat errepresentazten duenean, adibide bat jartzearren, desiratutako helburua erreproduzitzen da, akzioaren pentsamendua akzioari berari aurrehartuz, autoafirmazio erritual baten antzera. Asko interetzen zaidan ideia bat da, bere bitartez pinturak errealitate berriak eraikitzera eraman baitezake.
Horrela imajina konplexuak sortzen dira eta beraietan azaltzen diren elementu integratuek munduaren, errelitate sozialaren, aro gaikidearen… iragate ez arrazional bat egitea ahalbidetzen didate. Anti-botere formak bezala funtzionatzen duten imajinak. Produktu sozial, aurkakotasun politiko edota desobedientzia feminista bezala sumatzen ditudanak.