Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios.
(+ info)

Aceptar Cookies

“Zure lengoaia ikasi dut nire hizkuntza iraunarazteko”

 

Zeramika oinarri hartzen duen nire praktika diziplinartekoak, gorputzaren muga materialak hedatzeko moduak bilatzen dituen pieza artistikoak biltzen ditu.

Nire lan batzuen sorkuntzak, gorputzaren irudien bitartez ematen diren nortasunaren eraikuntza arazoak ardazten ditu. Honetaz gain, gizaki-makina-natura-artifizial kontzeptuak hibridatzen ditut ere. 

Praktika honetatik ateratzen diren gorputz hedapenak, hiriaren mugetan, hots, naturatzat jotzen den paisaietan argazkituak izaten dira. Kontraste bat sortzen delarik, gorputzarekin erlazionatuta dagoen praktika, teknologikoa dena,  eta naturaren nozioaz ikasia dugunaren artean, sozialki eraikia den kontzeptu gisa aurkezten dena. Irudi hauek, espazioa eta gure bizitzeko modua etengabeko aldaketan dauden beste hiri postindutrial batzuekin harremanetan egon daitezke.

Gorputzarekin, teknologiarekin eta naturaren izaera ikasiarekin kontraste bat sortzen duen praktika bat da nirea, gizarte eraikuntza gisa islatzen dena.

Zure lengoaia ikasi dut nire hizkuntza iraunarazteko.

 

 

Raquel Asensi (Bilbo, 1989) Arte Ederretan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean, azken urtea Bartzelonako unibertsitatean egin zuelarik. EHU-ko Zeramika Masterra burutu zuen. Egindako proiektuetatik azpimarragarrienak “Abrazar el ornamento como un lenguaje para la insurrección” (2017), “Ideonella” (2018-2019) eta “He aprendido tu lenguaje para poder conservar mi lengua” (2019-2020) izan dira. bere azken bakarkako erakusketak “Inadaptada Resistencia” (2019) Montehermoso Kulturgunean  eta “Objeto [In]quieto” (2019) Bilbaoarte Fundazioan izan dira.

http://raquelasensi.com/

 

_Harremandutako_Artistak_

Sandra Cuesta

Sarah Rasines

Manu Uranga