Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios.
(+ info)

Aceptar Cookies

“... transakzioa, transferentzia eta trantsizio prozesuak miatzen ditu praktika artistiko garaikidearen bitartez.”

Bilbo, 1976

Saioa Olmok transakzio-, transferentzi- eta trantsizio-prozesuak miatzen ditu praktika artistiko garaikideen bitartez.  Egun agente ezberdinen arteko transakzioak (Geu izan ginen), denboran bat egiten ez duten generazioen arteko interdependentziak (Geroa xuxurlatzen) eta makinaria sozialen logikak (Eromekanika) lantzen ditu. Bere lanak taldeko akzio perfomatiboetan, egunerokotasuna arrotzatzen duten dispositiboetan, eraiketze kolektiboetan oinarritutako proposamenetan eta instalazioetan gauzatu ohi dira. Prozesu partizipatibo, kolaboratibo eta teknologia erlazionalekin esperimentatzen du.

Saioa artista da, EHUko unibertsitateko irakaslea, arte ederretan doktorea eta Wikikokiko sozia. San Telmo Museoan, CA2M eta Rekalde Aretoan burutu izan ditu bere proiektuak; Ant, Zas, Consonni eta Abisal bezalako agente independienteekin ere lan egin izan du; programei dagokionez Eremuak, Conexiones Improbables eta Madrid abierton; erresidentziak Bilboarten, Pistoletto Fundazioan eta Artelekun egin ditu; eta hamaika proiektu burutu ditu deialdi zehatzetatik at.

 

 

 

www.ideatomics.com 

 

 

 

_Harremandutako_Proiektuak_

__Kanpo_Erakusketak__

Zama

Loraldia Festibalaren baitan antolaturiko erakusketa kolektiboa. Artisten Meeting Pointa sarea os...

_Harremandutako_Artistak_

Ismael Iglesias

Modelos Operativos Abiertos

Dani Mera