Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios.
(+ info)

Aceptar Cookies

Zama

Loraldia Festibalaren baitan antolaturiko erakusketa kolektiboa. Artisten Meeting Pointa sarea osotzen duten 20 artisten asteburuko eskuhartzea.

ZAMAk duen xedea erantzunak bilatzea baino, galderekin topo egitea da.

Ikusia, mirestua, kritikatua izateko sortua dena estalirik aurkezteak kotraesan eta antitesia dirudi.

Estalitako lana, ostondutakoa. Honela, galdera asko geratzen dira airean solte, ia nork eustiko zai; zentsura, autoretza, kontestuan aurkeztearen zergaitia... Begi bistan zeinenak diren erakusten ez duten estalitako lanak norbanakoaren inguruan ari dira, artistaren zintzotasuna eta konpromezua ikuslearen konfidantzatik tiraka.

Zer ote dago estalkiaren bestaldean?

OKELAk aurrera daraman Euskal Herriko artisten sarean parte hartzen duten 20 artisten lanez osaturiko lehenengo erakusketa kolektiboa da.