Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios.
(+ info)

Aceptar Cookies

XVII.AMP Markak

kutxa bat topatu dut

sartu, miakatu, ikuskatu, aurrera/atzera egin, distantzia hartu,  irten.

 

                                                                          Ibilbide ezberdinek kutxa horretan sortu al dituzten keinu-mugimendu-aukerak hausnartuz eta beraiekin batera kutxa horretan sakonduz.

 

Hortik irteteak eman al digun distantzia

soinua zarata mugimendua kontrola kaosa; espazio hau nik kontrolatzen dut. Nik agintzen dut.

 

Zeozer ulertzen ez dudanean goitik beherako marka bat egiten dut nire kutxa berrian.

Zeozer gustoko dudanean beste marka bat egiten dut nire kutxan.

Barnean zeozerk eragiten didanean beste bat.

 

Orbainek dituzten marka organikoak, olatuek sortzen dituzten keinuen antzera

Kaxa honek lasaitzen nauen bezala urduritzen nau. Muga horretan aritzen naiz, oreka eta  hozkiaren artean.

Ulertzearen eta disfrutatzearen artean ez batak ez besteak ez nazala agindu, nik agintzen baitut nire kaxan.

 

Itsaso barearen irudiak izotzaren erreinuan.



Okela

Sormen

Lantegia

 

Erakusketaren ordutegia:

Asteazken, ostegun eta ostiraletan 17.00etatik 20.00ak arte.