_Kanpo_Erakusketak_
OSKOLA PARAU
Oskola Parau. Dani LLaría, Elisabeth Dominguez Ran, Eztizen La Cruz, Jone Loizaga & Taxio Ar...
OKELA artistek sortutako eta kudeatutako irabazi asmorik gabeko espazio bat da. 2014ean zabaldu zituen ateak, Euskal Herriko arte garaikidearen testuingurua aktibatu eta artista plastiko eta bisualen arteko harremanak sortzeko asmoz, arte esparru hurbileko hutsuneak identifikatuz eta egiteko beste modu batzuk sortuz.
Egun OKELA kudeatzen duten artistak Izaro Ieregi, Irati Urrestarazu eta Sahatsa Jauregi dira, ibilbide honetan bidelagun ditugun artista konplizeak, kolaboratzaileak eta Okelatarrekin batera.
Sahatsa Jauregi Azkaratek Arte Ederrak ikasi zituen eta arte munduan dihardu geroztik. Azken urteetan, erakusketa kudeaketa eta diseinu lanetan ere aritu da. 2017.urtetik OKELA Sormen Lantegiko kide da.
Irati Urrestarazu Zubizarretak Arte Ederrak ikasita, ekin zion bere ibilbide artistikoari, inguru hurbileko kontestu identitario eta kulturalak hausnatzen dituelarik bere lanean. Okela Sormen Lantegiko kide fundatzailea da.
Izaro Ieregiren lanean eskultura, bideoa eta manifestazio kultural ezberdinen estetikak elkargurutzatzen dira. Arte Ederrak ikasi zituen eta OKELA Sormen Lantegiko kide fundatzailea da.
Nora Aurrekoetxea Etxebarria Arte Ederrak ikasi zituen eta geroztik Laura Ruiz Saenz artistarekin batera egin du lan. Okela Sormen lantegieko fundatzailea da eta aktibo aritu da 2017 arte. Egun Londresen dago Royal College of Art-en eskulturako masterra burutzen.
Oskola Parau. Dani LLaría, Elisabeth Dominguez Ran, Eztizen La Cruz, Jone Loizaga & Taxio Ar...
kutxa bat topatu dut sartu, miakatu, ikuskatu, aurrera/atzera egin, distantzia hartu, irten. ...
Hire Maitale Traketsa, Harriak egitasmoaren barruko erakusketa kolektiboa da eta Beasaingo Igartz...
I Itsasargira naraman bidea, ezkerrealdean itsasoa burrunbaka, eskumaldean eragabeko bela...
Gauzek badute muga bat. Dira eta ulertzen ditugu beraien ertzetatik haratago dagoena ez delako ga...