Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios.
(+ info)

Aceptar Cookies

Azken proiektuak leku bakoitzean eta kontestuaren berezitasunean aurkitzen ditudan baliabideez elikatzen dira. Zentzua, biziraupena hondar edo keinu gisa gidatzen duen prozesu baten bidez

Ainhoa Akutainek arlo artistikoan jarduteaz gain, Arte Ederretako fakultatean

irakaskuntzan eta ikerketan dihardu. Estatu mailan nahiz internazionalki hainbat beka eta sari jaso ditu, Eusko Jaurlaritzak ikerketarako eta arte sorkuntzarako eskeintzen dituen laguntzak azpimarratuz. Etxepare Institututik eta Bizklaiako Foru Aldunditik ere jaso izan ditu. Hainbat sari irabazi ditu, horien artean: Grand Prix de la Découvert, EAC Uruguay, Arte Laguna Prize, The Story of The Creative, Stockholm Fringe Festival edo IPA International. Akutainek zenbait lekutan erakutsi izan du bere lana, bakarka zein taldeka, adibidez, Veneziako Arsenalean, Montevideoko Espacio de Arte Contemporáneon, New Yorkeko Angel Orensanz Foundationen, Londreseko Asia Housen eta Peckham International Art Fairen, Miamiko Art Baselen, Gazteizko Montehermoso Kulturgunean edo Estokolmoko Kulturhuseten.
 

Nire azken proiektuak leku bakoitzean eta kontestuaren berezitasunean aurkitzen ditudan baliabideez elikatzen dira. Zentzua, biziraupena hondar edo keinu gisa gidatzen duen prozesu baten bidez hartzen du eta, ondorioz, hutsean konfiguratzen doan nolabaiteko identifikazio estetikoa lortzen. Hutsa lurraldearen paradigma baita erbestearen irudia izateagatik.

 

Nire proiektuetan eskultura, argazkilaritza eta testua edo lan grafikoak barneratzen ditut, beti ere, lenguaia, zeinua eta giza irudikapenen arteko distantzian atentzio berezia jarriz. Ariketa hauek esanahi geruzak gehitzen joatea ahalbidetzen dit, elementu bakoitzak bere aldetik nahiz besteekin erlazioan zentzua hartzen duten heinean.

 

Elkartze horretan, espazioa eta bertan egindako interbentzioaren izaera absolutua desaktibatzen ahalegintzen naiz proiekzio negatibo-bikoitzaren bitartez eta posible kontzeptua hedatzeko gai izan daitezkeen zenbait errealitate alternatibo iradokitzen.

 

_Harremandutako_Artistak_

Naia del Castillo

Mikel Telletxea Gago

Iñigo Villar Gurrutxaga