Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios.
(+ info)

Aceptar Cookies

“Dualtasunak aztertzen ditut historia eta bizitzaren zirrikituen ezaugarri sinbolikoen bitartez eta ezagutzaren periferietatik”

Chile, 1979

Natura, modernitatearen eraikuntza gatibua dela ulertzen duen ideiatik harremana duten prozesu artistikoekin lan egiten dudan artista eta ikertzaile transdiziplanarra naiz. Estetika dekolonialez baliatzen naiz inguratzen gaituena eta gure gorputzaren eraikuntza politikoa imajinatu, berregin eta  kontestualizatzeko. Praktika artistikoaren barruan, instalazioa, bideoa edo lan piktorikoa erabiltzen ditut nire sorkuntza garapenerako. Prozesu hauek, nere ezagutza zientifikoarekin uztartzen dira eta gizakiok gaur egun naturarekin dugun harremana zalantzan jartzea du helburu. Dualtasunak aztertzen ditut historia eta bizitzaren zirrikituen ezaugarri sinbolikoen bitartez eta ezagutzaren periferietatik. Eta ertz horietatik, ezarritako eta oinordetzan jasotako muga horietatik non nere nortasuna eraldatzen den eta gorputz bat desitxuratzen den, nere lan artistikoaren sakontasuna helduz.

_Harremandutako_Artistak_

Gentz Del Valle de Lersundi

Oier Gil

Mireya Martin Larumbe