__Kolaborazioak__
LaPublika
Arte-praktikek esparru publikoa eraikitzen dute, eta LaPublika ekintza-programaren helburua da er...
Lekeitio
Gentz del Valle artista bizkaitar garaikidea da. Bere obra soporte ezberdinetan plazaratzen da, marrazketatik abituta instalazioraino. Espazioaren tratamenduak garrantzia handia du bere lanean eta reakusketetan sortutako irudiek narratiba ezberdinak sortzen dituzte harreman ambientalari dagokionez, arketipo maskulino eta femeninoak zalantzan jarriz, naturarekiko harremana eta kontrakoen arteko harremana aztertuz, marrazketari garrantzia berezia emanez adierazteko era primigenio gisa.
Bere tesian oinarriturik En ausencia del dibujo liburua argitaratu du, arte garaikidean marrazketaren balioa aztertzen duena alegia. Hainbat erakusketetan parte hartu du; Museo Balenziaga Getarian, Art Brussels, Art Cologne, eta Mataderon besteak beste. Bere lana Gasteizko Artium Museoan aurkitzen da.
Artista izateaz gain Gentz del Valle Arte Ederretan doktoratua da eta Euskal Herriko Unibertsitatean Arte Ederretako fakultatean irakaslea da.