Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios.
(+ info)

Aceptar Cookies

Laguntzen jarraitzea nahi ez dudan guztia kentzen dut eta ondoren geratzen denari nola joan nahi duen galdetzen diot

AnderPerez. Laudio 1996.


Arte Ederrak ikasi zituen UPV-EHUn eta eskulturan espezializatu zen. Geroztik, idazkera beste gorputz ariketa batzuekin uztartzean joan da, ariketek berauek ireki dizkioten lekuetara iristeko tresna moduan eta sekuentzietan lan egin ahal izaten. UPV-EHUn tailer ezberdinak egin ditu, besteak beste,  Elena Aitzkoa eta Vicente Arlandisen eskutik, Bilbaoarten, Javier San Martinen eskutik edo Tabakaleran, Itziar Okariz eta Jon Mikel Eubaren eskutik. Talde erakusketa ezberdinetan hartu du parte, horien artean, Bideotik 2017 (AzkunaZentroa), ERTIBIL 2018 (Rekalde Aretoa) edo SEINALEA (OkelaSormenLantegia, Bilbo. 2019).

Goiza lorategian igarotzen dut, eguzkiak lurrean eroritako pomeloek ustel usaina edukitzea eragiten du; kanelaren ehiza hasi da. Adarraren karraskak entzuten ditut etxe barruan ustel usaiari hurbiltzen. Eserlekuan jarri eta lo plantak egin ditut, kanela pixka bat bota dut nire masailean eta hegazti harrapariaren zain geratzen naiz. Gerturatu egiten da. Inguruan dabilkit ikusezina dela sinetsiz. Miazkatzen saiatzen da; mingaina atera eta luzatu egiten du, moztera joango balitzaizkioke bezela. Ez da iristen. Bere ipurdia hurbiltzen du eta edalontzi-euskarrian esertzen du, nire begitartean pausatzen da, mingaina ateratzen du berriz eta punta eta nire aurpegiaren artean bi zentimetro baina gutxiago geratzen, asaldatu egiten naiz. Urrutiratu egiten da. Berriz saiatzen da baina ez du lortzen. Bizitza horrelakoxea da, gauza nola miazkatzean datza. Karraskak sukalderantz urrutiratzen dira, babarrunak irakiten hasi dira; koitadua, ea zeozer harrapatzerik ba ote duen.

Azaltzeari uzten diot, burua moztu diezadaten eskatzen diet; kameratik irteten naiz, ezin dut kontrolatu eta ez diot nire buruari kontrolatzen uzten ere. Erritmoan doazen bi bideoren bilakaera errefusatzen dut kanal berdinean doazelako, azkar-motel, erritmoa leku guztietan bilatzen bukatzeko; gauzak nola agertzen diren sentitzea besterik ez da. Jon aurrean doa, besoa leihatilatik aterata du eta ilea hartu diot esanez, eserita zihoan hildako neska horren antzera besoa puskatuko duela. Anak etxean utzi nau eta irteterakoan ilea hartu diot besotik eutsiz; puskatu egin diot. Ukitu dezakedan testu bat nahi dut eta ukitze hori pasa ahal izateko lehenengo eskukatu egin behar dudala ulertu dut, “nire gorputzak nik ikusi ahal izateko egiten du” 1. Laguntzen jarraitzea nahi ez dudan guztia kentzen dut eta ondoren geratzen denari nola joan nahi duen galdetzen diot. Mugimenduan dagoen masa moduan nahi dut; mundua, deabrua eta haragia.

1- Munduaren arrakala- AnneWaldman. Beat Attitude, Antología de mujeres poetas de la generación beat. Itzulpena AnnalisaMaríPegrum. Bartleby Editores. Madrid, 2015.

 

_Harremandutako_Proiektuak_

__Amp__

XXI.AMP SEINALEA

Anderperez Ixone Sádaba Mirari Etxabarri/ Maddi Barber +Noe Covers Vs El Manchu SEINALEA Int...

_Harremandutako_Artistak_

Belén Cerezo

Estitxu Otermin

Leire Muñoz