Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios.
(+ info)

Aceptar Cookies

“Nire praktikak irudien funtzionamendua ikertzen du, hauekin dituen nolabaiteko “topaketa afektiboak” argitara eramanez.”

Belén Cerezo, artista, ikertzailea eta hezitzailea da. Bere praktika eta arte ikerketak irudien funtzionamendua ikertzen du, hauekin dituen nolabaiteko “topaketa afektiboak” argitara eramanez. Honen lanak, ikus-entzunezko instalazio forma hartzen dute, bideo, argazki eta testuak. 2017az geroztik, Clarice Lispector idazlearen lana oinarri harzten duen ikerketa artistikoa burutzen ari da. 

 

Egin dituen azken proiektuetatik, ondorengo hauek nabarmentzen dira: Un triángulo, tres vértices. _ser_ rizoma, ESKUALDEA 2019, Artium eta Bizkaiako Foru Aldundiak ekoiztua eta OPEM residencia-exposición en The Collection, Lincoln. 2019an, Brasilgo Nortesten egoile egon zen Etxepare Euskal Institutuaren beka jaso ondoren eta 2018an,  “Viviendo al Día” bakarkako erakusketa egin zuen Montehermoso Kulturgunean. 2016an, Bilbaoarte Fundazioan egoile gisa egon zen eta ‘Rehearsing Memory, Belton 2015’ proeiktua garatu zuen The national Trusten enkarguz. 

 

Belén Cerezo Arte Ederretan doktoratu zen Nottinghamko Trent Universityn (2015) eta egun, bertako Argazkilaritza Departamentuan irakasle da. Arte Ederrak ikasi zituen Euskal Herriko Unibertsitatean eta DEA Argazkilaritza eta Ikus-Entzunezkoetan Balentziako Unibertsitate Politeknikoan. Cerezo zenbait artista eta kritikarien tailerretan hartu izan du parte, besteak beste, Antoni Muntadas, Peio Agirre edota Rabih Mroue eta Jean Luc Moulènerenean. Artista egoilea da “Primaryn”, Nottinghamen eta “Film Free and Easy”ko kide da, Baráhunda aldizkariko editorea izan da eta Atlas argazkilaritza aldizkariaren kolaboratzaile da.  

www.belencerezo.com

_Harremandutako_Artistak_

Estitxu Otermin

Ander Perez

Ana Nieto