Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios.
(+ info)

Aceptar Cookies

Irudimen mugagabea du eta bere mundu artistiko pertsonala misterioz, umorez eta euskal iruditeri zein mitologiatik berreskuratutako elementuz osatuta dago.

Donostian diseinu grafikoa ikasi eta Bartzelonara mugitu zen muntaia zinematografikoa eta zuzendaritza ikastera. Ondoren, animaziozko diplomatura bat ere egin zuen ECIB zinema eta animazio eskolan.

 

Hainbat lan argitaratu ditu. Besteak beste, "Bere Buruz", bi minutuko stopmotion laburmetraia, eta "Egu", nazioartean ezagutarazi den lau minutuko stopmotion laburmetraia. Bestalde, hainbat erakusketetan ere parte hartu du, Jaume Clotet artistarekin batera : Biennal de valls (2015) , "Enésima Intempestiva", Galeria Ángels Barcelona, "New", ArtEZ, Arnhem, Holanda eta "Nuevas Perspectivas", Infarto en Shangai (2016)

 

Muntaia, zuzendaritza, animazioa eta ilustrazioa. Bere imajinarioa ideia biziz josia dago. Irudimen mugagabea du eta bere mundu artistiko pertsonala misterioz, umorez eta euskal iruditeri zein mitologiatik berreskuratutako elementuz osatuta dago. 

_Harremandutako_Proiektuak_

__Amp__

XIX.AMP URDINA

Urtarrileko bigarren eta laugarren arteko astelehenetan kokatzen da Ipar hemisferiko bizilagunont...

_Harremandutako_Artistak_

Ainize Sarasola

Julen Garcia Muela

Ivan Gómez