Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios.
(+ info)

Aceptar Cookies

XIX.AMP URDINA

Urtarrileko bigarren eta laugarren arteko astelehenetan kokatzen da Ipar hemisferiko bizilagunontzat urteko egunik eta krudelena, tristurara abandonatzeko eskubidea aitortzen diogun Astelehen Urdina. Aste Santua eta ordu aldaketekin gertatzen den bezala, izaki mitologiko batzuk imajinatzen ditugu munduko bola mahaiaren erdian izanik, guztioi eragingo digun erabaki horiek hartzen, zientzi fikzioaren lengoai partikular batean, enpiriko izatea litzakeenaren ustezko arrazoinamendu zientifikoaren bitartez, bakoitzaren argudioak janzten. Ba ez gazteak, ez da horrela. Astelehen Urdina, urruntasunaren paradigma da, Wikipediak sasi-zientziatzat jo duen ekuazio matematiko baten emaitza xume berriki finkatua, hamabost urte eskas ere ez dituena. Hainbat faktore psikosozial hartzen ditu kontuan: eguraldi baldintzak (edo eguzkia hartzen egotearekiko dugun urruntasuna), norberaren zor maila (edo opa rotasun urruna), bai udarako oporretarako eta gabonetako oporretatik igaro den denbora ( potro-jorrarekikoa) eta azkenik, geure buruei egiten dizkiogun proposamenek po rrot egiten duteneko denbora epea ( edo autokontrolarekiko urruntasuna). Beraz, ontzat jotzen diren esperientziak zerrendatzen dira eta esperientzia horietatik isolatuen dagoen puntu zehatza bilatu. Hotel eta hegaldien erreserbak aurreikustea helburu duen buruketa hau zentzuz hustutzeko ariketa egin dugu baliagarria izan dakigukeen irudi poetiko horren bila, X puntu bat zeina beste Z puntu batzuen ahalik eta distantziatuen dagoen edo beste hitz batzuetan esana,  “izar betaurrekodun bat zeruan hegoak lurrera kataiatzen” (Itoiz, Astelehen urdin batean, 1983).