Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios.
(+ info)

Aceptar Cookies

“Egite prozesuan, inplizitu eta esplizituaren arteko tentsioa agertzen da, esan eta esaten ez denaren artekoa”

 

1992, Donostia

Bilbon bizi eta lan egiten du

 

Arte Ederrak ikasi nituen Euskal Herriko Unibertsitatean (2010-2014) eta lau hilabeteko egonaldia egin nuen Londresen. 2015ean Ikerketa eta Sorkuntza Artean masterra gauzatu nuen eta Kalostra, arte eskola esperimentalean parte hartu nuen. 2018an Irakaskuntza masterra bukatu nuen.

 

Nere lana, lengoai abstraktuaren erabileragatik bereizten da. Egite prozesuan, inplizitu eta esplizituaren arteko tentsioa agertzen da, esan eta esaten ez denaren artekoa; kudeaketa, gertaera bat nola garatzen den da hein handi batean lan bakoitza determinatzen duena. Hasierako ideak ere,  funtzio garrantzitsua betetzen du, jarraitu edo traizionatu behar den iparorratz moduan, bai eta, gauzetan ikusten ditudan xehetasunak leherrarazten dituen estrategia gisa. 

 

Desirari modu aske batean erantzunez, 2Dko medioak erabiltzen ditut, besteak beste, marrazkia, Photoshop edo Sketch Upa. Eta era berean, espazio pertzepzio batetatik, eskultura, argia edota soinua bezalako medio eta materialetan esperimentatzen murgildurik aurkitzen dut nere burua. 

_Harremandutako_Proiektuak_

__Amp__

XXIII.AMP TRIKIMAILUA

Artistak: AINARA ELGOIBAR AINIZE SARASOLA GABRIELE MUGURUZA Ordutegia: Asteazken_Ostegun_Ost...

_Harremandutako_Artistak_

Izaskun Araluzea Itza

Eztizen La Cruz Arnaiz

Maria Romero Laspiur