Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios.
(+ info)

Aceptar Cookies

Bideoa, musika, subkultura gazteak eta produktu kultural batzuek bere obraren inguruko irakurketa tentsionatzen dute.

Ordizia, 1972

Tendentzia paradojikoek eragindako kontestu batean beraien lana garatu duten euskal artisten generazio baten parte da; abertzaletasun kulturalak eta globalizazioak sarritan esanahi heterogeneoak gainjartzen dituen estetika baten osagaiak eskeini ditu. Bideoa, musika, subkultura gazteak eta produktu kultural batzuek bere obraren inguruko irakurketa tentsionatzen dute. Bere lanak aurkezteko erabiltzen duen metraje zabalak kamarak berak eskeintzen duen begiradan murgilduarazten du ikuslegoa. Horrela izanik ere, bere obrak opakotasun batek inguratzen du, ez du narrazio tradizional bat jarraitzen, intsalatzeko era abstraktuak expanded cinemak izandako mandaturik esplizituenak gogorarazten du. Punk-etik eratorritako estetiken erabilerak ahozkotasunaren kontrako erresistentzia eragiten du berarengan. Garmendiaren lanek, esanahi zehatzari eta irudi eta eszenen instrumentalizazioari uko egiten diete. Iñaki Garmendiaren lanak erakusketa askotan izan dira ikusgai, besteak beste: Cine y casi cine, MNCARS; Després de la noticia, Centre de Cultura Contemporània (CCCB). 2004 urtean International Studio & Curatorial Program (I.S.C.P.), Nueva York-eko kidea izan zen eta The VI Yugoslav Biennial of Young Artists, Manifesta 5 eta Underdox 3. Document und experiment festival en Múnich erakustaldietan parte hartu zuen. 2010 urtean Al Cairoko Contemporary Image Collective (CIC)-en proiektu bat burutu zuen. Egun, bere lanak Museu d’Art Contemporani de Barcelona (MACBA) eta Museo Guggenheim de Bilbaon daude ikusgai. 2003 eta 2007 bitartean Eat THIS Document!– Asier Mendizabal eta Marc Chandlerrekin elkarlanean–, rock bideoen proiekzioa saioak antolatu zituen bere Bilboko estudioan. Saio independente eta auto-antolatuak izan ziren.

_Harremandutako_Proiektuak_

__Amp__

IX.AMP Historia

_Harremandutako_Artistak_

Gómez Selva

Irantzu Yaldebere

Abel Jaramillo