Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios.
(+ info)

Aceptar Cookies

“Gorputz eta nortasunen gaineko indarkeriaz aritzen denak jakin-mina eragiten dit, zaurgarriak eta aldakorrak azalduz.”

 Algorta (1987)

 

Gorputz eta nortasunen gaineko indarkeriaz aritzen denak jakin-mina eragiten dit, zaurgarriak eta aldakorrak azalduz. Atentzioa deitzen didate gorputzaren presentziari erreferentzia egiten dioten objektu eta irudiek eta hauetaz baliatzen naiz nere lana gauzatzeko; eskubanda bat, kirol-jertse bat, luzatutako hanka edo kamerari begiratzen dion pose bat. Hautaketa bat egiten dut eta gorputza zimendatu edo eraisten duena arakatuz antolatzen dut. Azken urteetan artxibo kolektibo eta intimoa erabiltzen duen lan ildo bat garatzen aritu naiz, zeinak partituretan transformatzen ditudan eta lanerako material moduan erabiltzen diren. Partitura hauek performancearen bidez aktibatuz, postura, dantza eta maskaradak sortzen dira eta hauek erregistratuak izaten dira, tarteak sortzen utziz. Tarte hori da justuki aktibatzailea eta interes objektua era berean. 


Artista da eta Donosti eta Bilbo artean bizi da. 2014an Bilboko OKELA espazioaren fundatzaileetako bat izan zen, euskal testuinguruaren praktika garaikideak aktibatzeko helburuz sortutako proiektu independientea eta bertara lotua egongo da 2019 arte. Bere azken proiektuetatik Feroz eta Kabala, Montehermoso (2019), No Time For Love, Arizko Dorretxea (2017) edo Grado Cero, Chinese European Art Centre (2017) nabarmentzen dira. Talde erakusketetan ere hartu izan du parte Bilboko Guggenheim Museoan (2017) edo Getxoarten (2016) besteak beste. Bilbaorte Fundazioan ( 2016) edo Tabakaleran (2018) egoile izan da eta Les Cliniques Des Baluards (2017) programaren parte izan zen. Ertibil saria jaso zuen (2018 y 2019) eta hau dela eta, Studio Kura, Japónen, egoitza bat burutu zuen.

_Harremandutako_Artistak_

Iratxe Jaio & Klaas Van Gorkum

Valentina Torres Zorrilla

Oier Gil