Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios.
(+ info)

Aceptar Cookies

Artista eta komisarioa. Bilbon bizi eta lan egiten du.

Lizarra, 1984

Artista eta komisarioa. Bilbon bizi eta lan egiten du. Salamankako unibertsitatean Arte Ederretan Lizentziaduna, Arte Ederretan masterra (MFA) San Francisco Art Instituteren eskutik, Kalifornia.

Fulbright, MAEC-AECID kultur kudeaketa, Salamankako unibertsitateko Vicente eta García Corselas, BMW pintura eta ikusizko arteen Mario Antolín eta Nafarroako Gobernuko Arte Ikasketen jarraipenaren eta Topaketen bekak jaso ditu, baita Alemaniako Kunsthochschule Kasselen kurtso osoko elkartruke bat garatzeko Erasmus beka ere. Guasch Coranty lehenengo saria jaso izan du, Casa Encendidaren Inéditos, San Francisco Art Instituteren  Anne Bremmer Memorial Price eta San Francisco Art Foundationaren Cadogan Award-a beste batzuen artean.

Bartzelonako Blue Project Foundationen, Austriako Bregenzen Kulturabteilung Vorarlberg - Kunsthaus-en, Bilbao Arten eta Alemaniako Kasselen Open Spacen erresidentziak garatu ditu. Bere lana erakutsi du Scope Miami Beach-en, Arte Santanderren, Iruñeako Arte Garaikideko Huarte Zentruan, Salamankako Da2-n eta Austriako Bregenzen Lisi Hämmerle, Badajozeko Ángeles Baños, Bilboko Michel Mejuto eta Diego Rivera galerietan eta San Frantziskoko SOMArtsen. Sudaneko Museo Nazionalean eta Madrileko Casa Encendidan erakusketak komisaritu izan ditu.

_Harremandutako_Proiektuak_

__Amp__

XXII.AMP IGAROTZE

Artistak: ANE RODRÍGUEZ JAIONE CAMBORDA JAVI ARBIZU + BEA PERALES     Igarotzea leku batet...

_Harremandutako_Artistak_

Matxalen Oñate

Eztizen La Cruz Arnaiz

Mikel Telletxea Gago