Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios.
(+ info)

Aceptar Cookies

XXII.AMP IGAROTZE

Artistak:

ANE RODRÍGUEZ

JAIONE CAMBORDA

JAVI ARBIZU

+ BEA PERALES

 

 

Igarotzea leku batetik bestera joatea da, eta erakusketa honetan ekintza horretan sortzen den espazioan arreta jartzen saiatuko gara, denaren eta ez denaren arteko lekuan. Proposaturiko 3 artisten artean leku horretara jotzeko bide ezberdinak aurkezten dira; Lehenik, Ane Rodriguezek iruditeri fantastiko bat aurkeztuko digu,  iradokitzailea, bizia, koloretsua. Argiaren bibraziotik, zehaztasunik gabeko alegiazko izateak eta formak planteatzen dizkigu. Bestetik, Jaione Cambordaren gai ohikoenak arlo etnografikotik hartzen ditu, izakiak animaliekin, biolentziarekin eta atabikoarekin duen harremanari buruz hausnartzen du. Harreman hauek ikusentzunezko euskarrietan plazaratzen ditu ikusizko lengoaia propioa garatuz. Eta azkenik, Javier Arbizuk proposamen eskultoriko batetatik espazioaren eta formaren mugak zirriborratuko ditu. Bere lanetan dualtasunetik sortutako tentsioa agertzen zaigu, forma, energía eta bibrazioaren arteko interakzioa. Instalazio honek, leku jakin bateko gelditasunari uko egin nahi dio,  espazio interstizialetan sakonduz. 

 

 Igarotzera goazen leku horretan denbora izoztu da, fantasmagoria batez inguratuak, iluna, eroa, tetrikoa, zeozerk bi eskuekin helduta aurrera eta atzera mugituko gaituena. Bukle horretan harrapatuta geratu gara!

 

Igarotzeak ez  bait dauka formarik, ekintza bat da, izatea eta ez izatearen arteko korapilo bat da.

 

 

 

11/06/2020
25/06/2020

Javier Arbizu