Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios.
(+ info)

Aceptar Cookies

“nire fokua beti dago erorketaren mugan, arriskuan, non porrota litekeena den”

Jone Elorriaga Soto (Durango, 1993), Arte Ederretan graduatua UPV/EHU Leioan 2016an. 2018-2019ko Bizkaiko Foru Aldundiaren arte-sorkuntzarako beka eta Durangoko Astarloa Kulturgintzaren sorkuntzarako beka jaso zituen.
2017-2018, banakako erakusketa izan zuen Durangoko Arte eta Historia Museoan. Erakusketa hauetarako hautatua izan da; Tras la tormenta Bilbaoarte 2020, Getxoarte 2019, Ertibil 2018 eta 2020, Getxoarte 2015 Jardunaldi Garaikideen Aretoan.

 

Nahiz eta argazkilaritza eta bideoan aritu izan naizen, eskultura lantzen dut batez ere. Dagoeneko forma bat duten materialak interesatzen zaizkit, nik eskultura gisa ulertzen dudanari erantzungo dioten keinu errazak aurkitzeko balio didatelako. Ez zait hauen forma gehiegi galtzea interesatzen baina bai eskultura bihurtuko dituzten keinu txikiak aurkitzea "Egia berez agertzen dena da" (Jean-Luc Nancy).

Ez dut gai batekin lan egiten, mugatzen nauela sentitzen dudalako, material batetik bestera joaten naizelako eta haiek eman diezadaketena ikertzen dudalako. Normalean, nire fokua beti dago erorketaren mugan, arriskuan, non porrota litekeena den. Material hauskor baten gorputz mugiezin bat jartzeak eta indar baten edo batzuen mende jartzeak egoera hau zorigaiztoko eta arriskutsu bihurtzen du.

 

_Harremandutako_Proiektuak_

__Amp__

XXIV.AMP NARRUAK

Artistak: ABIÁN GONZÁLEZ JONE ELORRIAGA SUSANA TALAYERO   +info ERAKUSKETA: 2020/12/17tik-...

_Harremandutako_Artistak_

Iago Rey

Matxalen Oñate

David Martínez Suárez