Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios.
(+ info)

Aceptar Cookies

XXIV.AMP NARRUAK

Artistak:

ABIÁN GONZÁLEZ

JONE ELORRIAGA

SUSANA TALAYERO

 

+info


ERAKUSKETA: 2020/12/17tik-2021/01/15era
ZEIN EGUNETAN EGONGO DA IREKIA: 

  • ABENDUAN: 17,18,21,22 eta 23an
  • URTARRILAN: 7,8,13,14 eta 15ean

ORDUTEGIA: 17:00-20:00
BERBALDIA: Urtarrilak 9 (larunbata) Artiatx Fabrikan ( Deustuibarra 70A 2.solairua) 12:30tan.

 

NARRUAK/CUEROS

Janztea izaten da egunero egiten dugun lehen ariketa estetikoa, norberarenganako eta gizartearekiko erlazio estetikoan oinarrituta dagoen nahitaezkoa ekintza. Merleau-Pontyk iradokitzen duen bezala, janztearen ekintzak, azkenean, gorputzaren modulazioak adierazten ditu, gizabanakoak munduarekin eta besteekin dituen interakzio-formak bere baitan hartzen bait ditu. Etengabe berritzen den eta, aldiro, zentzumen berriak eratzeko gaitasuna duen komunikazio-jarduera da.

Gure gorputzaren forma zein bolumenarekin erlazionatzera behartzen dugu. Janztea da, norbere burua munduan hedatzeko baliabidea, edota Pontyk dioen bezala, instrumentu berriak gugan egokituz existentzia bera aldatzeko boterea duena.

 

Soinean daramagun arropaz haratago, beti ikusten ditugu besteak haiekin jantzita, haiekin sortzen dugu testuingurua, arropa soinean dugula erlazionatzen gara inguruan. 

Janztea komunikatzeko ariketa da, lengoaia, kodigo batzuk erabiltzen ditu,  gure gorputzak perfomatibizatzen ditu, beraz eragiten du, komunikatzeaz haratago eragina sortzen du.

 

Jantzita dauden gorputzez beterik dago espazioa. Gorputzarekin kontaktu estuan, gorputzera eta mugimenduetara egokitzen den bigarren azala da, zu eta bestea bereizten zaituzten geruza. Narruzko buzo bat. Aldi oro, janzten duten pertsonen formetara eta desiretara egokitzeko gaitasuna duena. Narruzko buzo fin bat. Elastikoa, Licraren tankerakoa,  beltza eta txuria. Gorria. Bere baitan du tentsioa eta erresistentzia, espazio batetatik irten nahi eta ezin duenarena. Lehertzera doana. 

Gurpil errearen usaina nabari da airean.