Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios.
(+ info)

Aceptar Cookies

“Bere eguneroko lanean denborak zaharkitutako egurrak berreskuratzen ditu Gorritik, biluztu egiten ditu, beraien leuntasun eta ñabarduretan sakondu egiten du...”

Oderitz, 1942

 

Artzain, eskultore, zurgin eta margolari nafarra da, Jorge Oteiza eta Remigio Mendibururen dizipulua besteak beste. Zurgin bezala hasi zen lanean eta zurgintzat du bere burua. Bere jaioterrian ditu lantegia, bizilekua eta erakusketa areto txiki bat.

 

“Bere eguneroko lanean denborak zaharkitutako egurrak berreskuratzen ditu Gorritik, biluztu egiten ditu, beraien leuntasun eta ñabarduretan sakondu egiten du hauek biziberrituz eta egur gordinezko artea erakusten digu, oraindik bizirik dagoen fibra horren iragana ahaztu gabe. Gorriti, egurrean jolastuz, bere taila eta formen konposizioan, objetua bera gainditzen duen ikuspegi bat ematen digu, erreferente kulturalez betea, garaiak bateratu egiten ditu, teknika eta sinbolismoa bategiten ditu, printzipio bat bestearekin gainjartzen ditu, eskulturaren laugarren dimentsioa deitzen zaion hori lortuz”.

 

Jesús Ramos “El lápiz del carpitero” katalogorako.

_Harremandutako_Proiektuak_

__Amp__

IV. AMP Prozesuak

_Harremandutako_Artistak_

Elisabeth Dominguez Ran

David Pavo

Xabier Laka