__Kanpo_Erakusketak__
OSKOLA PARAU
Oskola Parau. Dani LLaría, Elisabeth Dominguez Ran, Eztizen La Cruz, Jone Loizaga & Taxio Ar...
Beasain,1990
Arte Ederretan lizentziatu zen (2013), eta master bat dauka Arte Garaikide, Teknologiko eta Performatiboan (2014). EHU. Bi urtez parte hartu zuen Jazpanart arte-jaialdiaren (Beasain) kudeaketa kulturalean. Egonaldi artistikoa egin zuen Renon, AEBn, (2014), eta Kalostra arte-eskola esperimentalean parte hartu zuen (2015). Artikuluak idatzi zituen Badok musika digitalaren atariarentzat (2015-2016). Gipuzkoako artista berrien erakusketan saritu zuten (2016). Orain gutxi Harriak (Eremuak)programan erakusketa bat egin zuen,Erromantikon (2017).
KOLOMA DAME CORTINA
Zerbait gorputzera eramatearen alde maltzurrena da gorputzera zerbait eramatearen alde maltzurrena.Nire lanean, idatzitako hitzen letrek alkandora hertsagarri txikien ilarak dirudite marka horretan giltzapetutako esanahiaren ugaritasun-sentsazioaren aldean. Kolore gorria ez da pasioaren kolorea soilik, odolarena ere bada. Orain arte, seduzitzen ninduena marrazkiaren zerumuga urruna zen, eta keinu soilak, haren arrastoan dena esekiduran mantentzen dutenak. Orain erosoa egiten zait hemen eserita gelditzea, janzteaz arduratzea: gorputzera zerbait ekartzearen keinu maitekor eta bortitz berbera.