Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios.
(+ info)

Aceptar Cookies

“Baliteke, hori izatea gakoa...ezin daiteke horretarako motiborik izan...bide ederrak zeharkatzea beharrezkoa da....motiboak azaldu daitezen....baita testu honetarako ere.”

Bilbon Arte Ederretako ikasketak hasi eta gero, Cuencara joan zen Seneca beka medio. Urte baterako esperientzia izango zena, 3 urteko egonaldian bilakatu zen. Bertan, pintura eta idazkera arloko prozesuak sakondu zituen, bertan ezagututako artista eta irakasleen kontestuak hauspotuta. Cuencako fakultatean, hainbat ikasle eta irakaslerekin, Ediciones Pure argitaletxea sortu zuen, marrazki liburu eta artisten liburuak argitaratzeko asmotan. Bertan igarotako hirugarren urtean, 23 urte zituela, Gipuzkoako Artista Berrien XLII saria jaso zuen. Urte horretan, Artelekun, Don Herbert-en litografia tailerrean parte hartu zuen, marrazkiaren arloa prozesu anitzen bidez garatzeko bere desira areagotuz. Bilbora itzuli eta lizentziatura amaitu eta gero, “Ikerkuntza eta sorkuntza artean” EHU/UPV-ko Masterra gauzatu zuen, “Una marca en el suelo” master amaierako lanarekin. 2014ko ekainean, Peligroso y Refugio argitaletxea martxan jarri zuen, Gaby Wallace diseinatzailearekin batera. Azken urtean egindako erakusketa batzuk aipatzeko, Egia KE, Durangoko Arte eta historia museoa, Anti Liburudenda eta Jazpanart III izan dira besteak beste. Urte honetako azaroan, Kalifornian hilabeteko arte egonaldia egingo du, Etxepare Institukoko bekak lagunduta, San Diego CA-ko “SD Space of Art” galerian abenduaren 6an irekiko den talde erakusketarako bere lana prestatzen.

“Y en esto mismo consiste la esencia del arte. Resulta absurdo derivarlo del instinto de imitación, del gusto por el juego o de cualquier otra causa psicológica que le es ajena, aunque esto no quite que estas causas puedan mezclarse -modificando su expresión- con su causa auténtica. El arte en cuanto arte sólo nace de la dinámica artística. No quiere esto decir que el arte empiece a partir de la obra acabada. El arte proviene de la vida, en la medida en que la experiencia cotidiana contenga esa energía configuradora susceptible de conocer un desarrollo puro, autónomo, capaz de determinar su objeto, y que vendrá en llamarse arte. Ningún concepto de 'arte' opera en los discursos y gestos cotidianos del hombre, ni en el sentido y unidad que pueda dar a sus palabras y acciones; si bien ya operan en estos fenómenos unos modelos de configuración que, a posteriori, cabe calificar como artísticos; pero sólo cuando estos modelos pasan a regirse por sus propias normas, dejan de estar al servicio de la vida cotidiana y configuran un objeto en sí que responde a su propia lógica estaremos ante una 'obra de arte'.” SIMMEL, Georg – Filosofía del paisaje.

 

Baliteke zuhaitz bat zure etxearen aurrean erortzea. Baliteke urrearen distiran zure burua galtzea. Baliteke hondoratu baino lehen itsasontzitik irten nahi izatea.Baliteke hotzez hil aurretik sua piztu ezin izatea. Baliteke maitasuna eta drogak zure musika taldearen desagerpenaren zergatia izatea.Baliteke estudioa partekatzen duzun piezak beraien artean borrokan ikustea. Baliteke zutitzerako orduan, kuadroen ertzak oinean iltzatzea.Baliteke egur eta harrizko zure aterbea eraistea.Bide ederrak zeharkatzen dituzu barrez eta zenbaitzuk begiratu egiten zaituzte, goitik eta behetik. Baliteke barre egiteko motiborik ez duzula pentsatzen ari izatea.Baliteke motiborik ez izatea. Baliteke motiborik behar ez izatea. Baliteke hau bakarrik jakin behar izatea...badago etxe bat non distira badagoen,nabigatu daitekeen, suak berotu egiten duen eta erre, musika talde baten kidea zaren eta maitasuna eta drogak konpartitzen dituzun,erronka jotzen dizuten formekin tokia partekatzen duzun, goizero-goizero jeikitzen zaren, non aterbea eraiki dezakezun. Bide ederrak zeharkatzen dituzu...eta zenbaitzuk begiratu egiten zaituzte, goitik eta behetik. Baliteke motiborik ez duzula pentsatzen ari izatea...Baliteke motiborik ez izatea. Baliteke, hori izatea gakoa...ezin daiteke horretarako motiborik izan...bide ederrak zeharkatzea beharrezkoa da....motiboak azaldu daitezen....baita testu honetarako ere.Leihor Bilbao (2014)

http://www.lehiorbilbao.es/

_Harremandutako_Proiektuak_

__Kanpo_Erakusketak__

Zama

Loraldia Festibalaren baitan antolaturiko erakusketa kolektiboa. Artisten Meeting Pointa sarea os...

_Harremandutako_Artistak_

Fito Ramírez Escudero

Natalia Suárez Ortiz de Zárate

Damaris Pan