Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios.
(+ info)

Aceptar Cookies

Kolorea oinarritzat hartuz, nire esperientzia piktorikoa ebazten dihardut.

Zumarraga, 1990.

Bilboko Arte Ederretako Unibertsitatean lizentziatua (UPV/EHU - 2008-2013) eta pinturan eta erreproduzio-grafikoan hezitua. Ikasketa hauek, keramikako eta grabatuko beste kurtso batzuekin bateratu ditu eta Erasmus bekari esker, 2011-2012an, Florentziako Arte Ederretako Akademian, hiru esparru horietan bereziki sakontzeko aukera izan zuen.

Euskal Herriko Unibertsitatean egindako Ikerkuntza eta Sorkuntzako Masterrean (2013-2014), “El festin” izenburua duen lan teoriko-praktikoa burutu zuen; festaren kontzeptuaz eta ekintza honetan agertzen diren hainbat elementuetaz baliatuta, bere prozesu artistikoarekin izan zitzakeen parekotasunak bilatzen eta argudiatzen saiatu zelarik.

Azken urte hauetan baterako erakusketa ezberdinetan parte hartu du: Bilboko Windsor kulturgintzan, Zarautz-ko  Sanz-Enea kultur etxean , Beasaingo Igartza Jauregian, Florentziako Santo Ficara galerian, Medici Riccardi Jauregian, Bizkaiko Batzar Nagusietako Erakusketa Aretoan eta abarretan. 2015an Suelo sin Barrer izenburua zuen bere lehen erakusketa indibiduala egiteko aukera izan zuen “La Cosmos” galerian (Bilbon).

Kolorea oinarritzat hartuz, nire esperientzia piktorikoa ebazten dihardut.

Prozesusko metodologia batean oinarritzen da nire lana eta ludikotasun kutsua duen egite artistiko honetan, zoriaren presentzia oso agerikoa zait; bertan ematen diren desbideratzeak lanaren parte garrantzitsu bilakatzen direlarik. Dibergentzia hauek, egiteko modu sistematiko ezberdinekin tartekatzen ditut, estilo pertsonal bat bilatzearen ondorio. 

Prozesusko esperientzia piktoriko honen barruan, elementu anitz pilatzen dira, egitura piktoriko ezberdinak eraikiz eta guzti hauek elkarrekin harremanetan jarriz. Horrela, bertan suertatzen diren gertakizunak babesteko edota deuseztatzeko aukera zabaltzen zait. Jazoera hauek, gertakizun pertsonalekin eta ikusizko eta formazko irudi-multzoen baturarekin zerikusia dute; batzuetan plano bidimentsional batean bateratuz, beste batzuetan, ordea, plano hirudimentsionalean talka eginez. 

Akatsek eta nolabaiteko arduragabetasunak, kolore biziekin, keinuzko trazuekin eta kaligrafia trakets batekin tartekatzen dira. Umeek egindako marrazkiak, artbrut-a, arte naïf-a, primitibotasuna edota folklorearekin zerikusia duten espresioek ere osatzen dute nire mundo pertsonala

 

_Harremandutako_Proiektuak_

__Kanpo_Erakusketak__

HARRIAK: "Hire maitale traketsa"

Hire Maitale Traketsa, Harriak egitasmoaren barruko erakusketa kolektiboa da eta Beasaingo Igartz...

_Harremandutako_Artistak_

Fito Ramírez Escudero

Leihor Bilbao

Usoa Fullaondo