Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios.
(+ info)

Aceptar Cookies

“Erregistro performatiboti egiten dut lan, jarrerak edo egoteko moduak filmatzen eta argazkitzen ditut”

Maria Muriedas Diez, Mungia, 1994, Arte Ederretan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean 2016an eta bertan egin zuen Arte Garikide, Teknolgiko eta Performatiboa Masterra. 

Batez ere argazkia eta bideoa lantzen du.  2017an UPV/EHUk eskaintzen duen Renon, NV (EEBB) egonaldi artistikoa burutzeko beka jaso zuen eta urte berean ere jaso zuen Getxoarte, Praktika Garaikideen Aretoan ohorezko aipamena. 2018 ERTIBIL BIZKAIA lehen saria jaso zuen eta egonaldi artistiko bat burutu zuen Youkobo Art Space, Tokyo, Japonian. Urte berean jaso zuen Salón saria Getxoarten. 2019an egin zuen bere lehen bakarkako erakusketa Euskal Herrian “KAWAII” izenekoa, Algortako Torrene aretoan. Erakusketa kolektiboen artean aipagarriak dira: Jon Otamendik komisariatutako “Zabor Zuria”, EREMUAKek antolatutako HARRIAK programaren barnean (2016), Sanz Enea Zarautzeko Kultur Etxean Ismael Manterolak komisariatutako erakusketa (2017) edota Okelak sustatutako eta Getxoarte 2018 barneko “GALERIAK. Oskola Parau” erakusketa. Bai eta “KAO. Lora, Sandia ta Printzesa” erakusketa Bilboko Berreginen Museoan, azken hau, Bizkaiako Foru Aldundiaren eskutik 2019an. 

 

Erregistro performatiboti egiten dut lan, jarrerak edo egoteko moduak filmatzen eta argazkitzen ditut, horrela, bestearengan gerturatu naiteke, identitatea, alteritatea eta jarrera lantzen dituzten gaietara eta beraien errepresentaziora. Argazkiak eta bideoak, erregistro-dispositibo gisa erabiltzerakoan agertzen diren aukerak eta ezintasunak interesatzen zaizkit. Baina irudi objetuarekin lan egiteak ere erakartzen nau, irudikatutako objetuarekin, objetibitatea, errealismoa edo ezarritako diskurtsoen egiazkortasuna zalantzan jartzen dituenarekin. Horretarako, testuinguru bat aurkitzen dut, eta muga batzuk ezartzen ditut, prozesu-gertakariari ematen diodan garrantzia handituz. Batzuetan gertakari hori espekulazio hutsa izaten da, ia irrazionala.

 

 

_Harremandutako_Artistak_

Andere Etxegarai Zubiaur

Julen Garcia Muela

Irati Inoriza