Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios.
(+ info)

Aceptar Cookies

Testuinguruaren elkarbizitza argitzen laguntzen duen eta bere egunerokotasunezko miaketan laguntzen duen elementu bezala ulertzen du Artea.

Balmaseda, 1992

Euskal Unibertsitatean Artean Graduatua eta Tomas Mullerren eskutik Txekiar Errepublikan Performancearen Ikasketak burutu ditu. ArtSevilla 2016, PLAY IT! Malagako Arte Sortu Berrien Azoka barruan, INTRANSIT16 (Madrid) eta Tabakalerako Komisario Berrien programan (Donostia) aukeratua izan da. LÉstruch (Barcelona), BilbaoArte (Bilbo) eta Farm Cultural Park (Favara-Sicilia) erresidentzietan ikerketa proiektuak garatu ditu. Gainera, Ormston House (Limerick), Consonni (Bilbo), Nuvole Incontri d’arte y FPAC (ambas Palermo) erakundeekin lankidetzan aritu da. Bere lanak Okela (Bilbo), ITURFEST16 (Bilbo), DIOD, Malamut, Moravská galerie v Brně (Txekiar Errepublika), Rekalde Aretoa (Bilbo), Sala Araba (Vitoria-Gasteiz) eta beste Arte espazioetan.

Irati Inorizaren lana, entsegu bisuala eta ekosistema artistikoen eraikuntzaren artean kokatzen da. Testuinguruaren erlazioen bitartez, norbanakoaren eta bere identitatearen eraikuntzaren inguruan eztabaida irekitzen du, norbanakoa zein kolektiboa, aldaketaren jendarte honetan. Hurbiltze bat ezartzen du ikerketaren, testuinguratzearen eta berau imajinetara itzultzearen artean. Espazioan garatzen dituen lankidetza erlazioak emaitza bezala ez dute narrazio bat ematen baizik eta kutura gaikidearen bi oinarrizko aspektu ikustarazten dituen imajinen eta testuren gorpuzkera bat; egoera konkretu bat irakurketa bakarrera bihurtzeko konplexutasuna eta menperaezintasuna eta imajinak batek egoera bat ez errepresentatzeko baizik eta gure eraikuntza propioa aztertzeko duen gaitasuna. Testuinguruaren elkarbizitza argitzen laguntzen duen eta bere egunerokotasunezko miaketan laguntzen duen elementu bezala ulertzen du Artea. Michel Foucaulten (El sujeto y el poder, 1988) “Los modos en que los seres humanos se transforman a sí mismos en sujetos” edo “El sujeto está dividido tanto en su interior como dividido de los otros” bezalako erreferentziak erabiltzen ditu. Piezak egiteko fragmentazio, errepikapen eta jolas estrategiak erabiltzen ditu, bereziki bideo-performatikoak, forma poetikoarekin errealitatearen ertzean jaiotzen direnak.Bere gaur egungo helburuak, lan praktikoaren bidez bere formazio profesionala garatzea da, bere autodidakta izaera alboratu gabe. Artea komunikazio eta jakintza erreminta bezala baieztatuko duen proiektuen gauzatzearekin jarraitu nahi du, elkarbizitza, arakatzea eta elementuen ko-elaborazioa nahitaezkoak izanik. Gizakiak Arteari begiratzeko dituen modu ezberdinetatik ikastea ahaztu gabe.

iratinoriza@gmail.com

 

 

_Harremandutako_Proiektuak_

__Amp__

XI.AMP Testuingurua

Testuingurua, gertaera bat sinbolikoki edo fisikoki inguratzen duen gorabehera multzoa da. Testu...

_Harremandutako_Artistak_

Sra Polaroiska

Ramon Churruca

Inés García