Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios.
(+ info)

Aceptar Cookies

"Gordin eta organikotasunari erakarria. Materialaren potentzialtasuna neurri eta doinua, trakestasuna eta prekarietatea oholtza. Hauen arteko etenbariko eztabaida, bertsoaren aitzakia."

Etxebarri, 1997

 

Diziplinartekotasuna hainbat tekniken arteko elkarrizketa, edo agian elkarbizitza da. Sarritan, argazkia ez da pintura gabe eta pinturak ezin du izan eskultura gabe, sarritan edo beti, ez dakit oraindik. Eskulturatik argazkia, eta argazkiagaz pintura, pinturatik berriz argazkia, edo zinemagaz eskultura. Etengabeko elkarrizketa da, eta aldi berean, lanerako motor ezinbestekoa. Loturen artean eraikitzen diren patroiak hauteman eta kontuan izanik, aldatzea da helburua. Sekula ezer argi izan gabe, loturen eta joeren nondik norakoaren susmoa dudalakoan ibiltzeko desira.

Lilura sortzen didaten figurek egoera ezberdinetan bizirauten duten hondakin metamorfosikok dirudite. Totemikoa, nire munduko ezaugarri eta sinesmenak gordetzen dituen figura organikoa. Animali, landare, zabor, jantzi, hondakin...arteko hibrido malgua, denboraz kanpo eta denboraren menpe egon daitekeena, zaindua eta josia, ustelkorra eta goraipatua.

Eguneroko objektu arruntei ere nire lanerako balio duen arrastoa aurkitzen diet. Hortaz, pintura, marrazketa, grabatua, eskultura, zinema, poesia...bezala mugatua dagoena, bat bihurtzen da, zabor, janari, jantzi, hondakin eta abarrekin batera. Lana kontzientzia saretu bat bezala irakurriz. Irratiko abesti batek zein amaren porru Patatek nigan eragina dute.

Gose den pizti ase ezina, eta aldi berean isiltzen ez den eltxoa, momentu oro adi egonarazten dizuna.

 

Mikele Sotil Etxabe Arte Ederretan graduatua eta gaur egun pintura masterra egiten dabilena. Arte munduan hasiberria da, lan egiteko eta ikasteko gogotsu dagoena.

 

_Harremandutako_Artistak_

Ismael Iglesias

Sarah Rasines

Idoia Montón