Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios.
(+ info)

Aceptar Cookies

Pintura okzidentalaren tradizioan guztiz murgildurik, tolesturaren kontzeptuak eta beronen plasmazio plastikoak diziplinan eragitea eta errepresentazioa eta errealitatearen mugak zalantzan jartzea ahalbideratzen dio.

Durango, 1974

Keith Moxeyk dioen moduan, imajinak - historiatik aldentzen diren eta bere egoera kulturalaren testuinguru espezifikora limitatzen ez diren objetu bisualak diren heinean - sortuak izan diren momentutik independienteak izaki, orainari eragiteko boterea mantentzen dute. Begirada- konposizio bisual zehatzengatik nahitaez baldintzatua dagoena- bere egileen intentzioetatik gailentzen diren konexio konstanteak nahasten ditu, etengabe dimentsio semantiko  eta beraien inguruko irakurketa berriak sortzen direlarik, eta horrela gure interpretazio bisual -eta narratibo- globalaren inguruan baita ere.

Ehun eta plastikoak, eta konkretuki beraien superfizie zimurtuak dira  “Error (Accidentes controlados)” seriearen abiapuntu eta Leit Motiva, Ismael Iglesiasen imajina piktorikoaren garapen eta eraikuntzaren inguruko etengabeko ikerketaren fruitu. Mendebaldeko pinturaren tradizioan zeharo murgilduta dagoelarik, pleguaren kontzeptua eta bere plasmazio plastikoak diziplinari beste buelta bat ematea ahalbidetzen dio, eta horrela, errepresentazio eta errealitatearen arteko limiteak zalantzan jarri eta fokua gainazal baten - ehun, plastiko, metal- erreprodukzio errealistan jartzea ahalbidetzen dio. Era berean azken errealitatea barnebiltzen du, bilaketa metafisikoaren bilaketa bezala- mistikoa edo arrazionala- pertzepzio sentsorialaren atzean izkutuan dagoen arketipoa- ikuspuntu etimologikotik ikusita, –alétheia– desestaltzea esanahia dauka, argitara ekartzearen  edo eranztearen ekintzarekin erlazionatuta.

Antzinako pintura eta eskulturen  forma eta kolore konposizioetan elementu fundamentalak diren gortinaje edo teloi, ehun edota jantzien balore plastikoek liluraturik, antzinako pintura eta eskulturen forma eta kolore konposizioetan elementu fundamentalak direnak – jantzi koloristen argi espektralez estalitako  El Grecoren tolestura eta pleguetatik Zurbaranen santen jantzien plisatu, plegu eta berplegu zehatzetara, Berniniren Santa Teresa en extasis bezalako eskultura erromatar edo barrokoen arrasto, zoko eta zimurretatik pasatuz-. Iglesiasek, zoomaren praktika bide, autonomia propioa ematen die oroipen anitzdunen  azalera bolumetriko konplexuei, non klasikoa eta futurista elkarbizitzen diren – zibernetikoak, teatralak edota mikro eta makro mundu enigmatikoek ere- aldi berean.

Artista honek, ez du errepresentatzen, errealitatea bermarrazten du. David Alfaro Siqueirosen kontrolatutako istriputik abiatuz, tolestu eta ximurtzearen zorizko gestu baten bitartez eta honen itzal eta degradazio luminikoen bitartez, atentzio fokua planoa eta materialen kualitate moldagarri eta taktilen zorizko eraldaketan jartzen da. Garaikidetik tradizioa jorratzerakoan –eta alderantziz- ikusizko eta kontzeptuala den zirkulu hermeneutiko batean, aparteko eginkera teknikoa duten eta argazkigintzazko izaera duen irregularidadezko kartografiak sortzen dira, abstrazkio hiperrealistaduna – ez dago errealismoa baino irrealistagoa denik- ezagutzaren auzi filosofikoari eta errealitatearen errepresentazioari erantzuten diona, zimurraren poetikatik jainkotiarrari hurbilduz.

 

Mikel Onandia

https://issuu.com/ismaiglesias

_Harremandutako_Artistak_

Saioa Olmo Alonso

Iñaki Imaz

Damaris Pan