Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios.
(+ info)

Aceptar Cookies

“Batzutan uste dut gizakiak egiten dituen produktuekiko obsesio esentzialista eta naif bat dudala, eta nire gaiek obsesio hori dutela, pertsonaren ideia, edota identifikazio kolektiboarena, edo feminismoarena, edo etorkizunarena, edo...”

Bilbo, 1980

 

Behin betiko kontsiderazioak hartzea ez da izaten erreza niretzat, denboraz egiten den zerbait dela deritzot, eta ala ere, pozarren harrapatzen nauen zerbait da, hasi berria izango banintz modura. Marrazketak orainarteko lanetan izugarrizko garrantzia izan duela esan dezaket, imaginatzen dut, beste batzuek idazteak elikatzen duten bezela, nirean iruditeriak  eta orden narratiboak duela garrantzia, arraroa badirudi ere, ezeri antzik hartzen ez diodan zerbait bilakatzen da artea niretzat.

 

Azken aldian nire marazketak ilustrazioaren zantzu bat hartu du, sintesiaren eremutik aldenduz. oztopoak garratzitsuak direla esan dezaket. nire bizitzako momenturen batean oztopoak gainditzeak pirueta bikoitza egitera eraman naute, batzutan trakets, besteetan berriz besteak txunditzeko aina. Henning Bohl-en testu bat aurkitu nuen duela gutxi katalogo batean. Asko gustatu zitzaidan bere lanaren inguruan hitzegiteko zuen era urbila, egunerokotasunez, asteetako munstruez ari zen ( prozesuaz), hartutako erabakien ondorioz sortutako monstruak alegia. Ondorio horiek, bizitza hartzen dutelarik, hartutako erabakiez gaindi. Fikzio hoien patua errealitate bihurtzea da. Orduan pentsatu nuen, fikzio gisa ( abstrakzioa), materiala helmuga zela.  Horrelako deklarazioak deigarriak irduitzen zaizkit, beste askoren antzera, eta batzutan uste dut gizakiak egiten dituen produktuekiko obsesio esentzialista eta naif bat dudala, eta nire gaiek obsesio hori dutela, pertsonaren ideia, edota identifikazio kolektiboarena, edo feminismoarena, edo etorkizunarena, edo artearen tradizioarena edo gaztetasunarena, edo teknikarena edo trazoarena. hau ez da gai kontua, ezta ere klimarena, artea totalitarioa eta nahasia da. Pertsonek utzitako arrasto eta aztarnak erakartzen naute, firmak edota gehiegikeriak.

 

www.nadiabarkate.com

_Harremandutako_Proiektuak_

__Amp__

XXV.AMP GAILUA

“Aparatu” hitzaren aurrean, bi irudik asaldatzen gaituzte, bata bestearengandik zearo urruti daud...

_Harremandutako_Artistak_

Raul Dominguez

Ainize Sarasola

Karlos Martinez B