Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios.
(+ info)

Aceptar Cookies

“Artea hezkuntzarako edota gizarte- eraldaketarako tresna bezala baliagarri den kontzepzio horretatik abiatuta haur, familia, gazte zein helduekin burutzen ditu tailerrak”

Arte ikasketak buru zituen EHU Arte Ederren Fakultatean. 2013an Bristolgo University of the West of England-en argazkilaritza modulua egin zuen eta handik bueltan akzio eta performace-an oinarritutako lan prozesua landu zuen. Ondoren, Bartzelonan bizi izan zen lau urtez, bertan "Arte bisualak eta hezkuntza: ikuspegi konstrukzionistatik" masterra burutu eta artista egoile eta hezitzaile bezala aritu zen EARTen (Experimentem amb l'Art, Bartzelona), arte garaikidean eta sorkuntza prozesuetan oinarrituz lan egiten duen hezkuntza-entitatean. Gaur egun, Euskal Herrian bizi da eta Bigarren Hezkuntzako irakasle bezala dihardu, noizean behin tailerrak eskeintzen jarraitzen duen arren.

Artea hezkuntzarako edota gizarte- eraldaketarako tresna bezala baliagarri den kontzepzio horretatik abiatuta haur, familia, gazte zein helduekin burutzen ditu tailerrak. Galderak, kezkak, material ezberdinak,keinu bat edo beste artelan batzuk tailerra hasteko pizgailu bezala proposatu eta parte hartzaile guztien artean eraikitzen da esperientzia.Ondorengo argazkiek zenbait tailerretan gertatutakoa jasotzen dute: horma edo murruek hitz egiteko edo diskurtso bat eraikitzeko duten gaitasunari buruzko hausnarketa, broma happening-a bezala lantzea; objektu, forma, argi eta itzalekin esperimentazioa; arrakaletan erreparatu eta  hauek bizi izateko, habitatzeko, modu berriak proposatzea… eta beste hainbat eta hainbat gai landu ditu bere tailerren bitartez.

 

_Harremandutako_Proiektuak_

__Amp__

II.AMP Gorputzak

Artea eta gorputza, gorputza artean,  soporte eta adierazle, subjektu eta objektu, abiapuntu edo ...

_Harremandutako_Artistak_

Estitxu Otermin

Iñigo Villar Gurrutxaga

Pablo Marte