Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios.
(+ info)

Aceptar Cookies

performance, bideoarte, maximalismoa, Morquillas

Bilbo, 1964

Churruca Euskal Herrian performancea lantzen duen artista esanguratsuenetarikoa dugu. Urteetan zehar diziplinari eskeinitako lana eta artistak berak duen karismak, gorputza, mihingaina, ideiak eta objektuak ekintza eta transmisiorako tresna bilakatzeko gaitasuna ahalbideratu dute. Churrucak bertsolariarekiko antzekotasunak ditu; gaia hautatu, eszenatokia bilatu eta idei jarioari hasiera ematen dio. Flamenko cantaorekin ere badu zerikusirik; kontzertuan zehar berotzen doa, momenturik gorenean klimax-a lortzen du eta ezinezkoa da bukaera noiz eta nola izango den asmatzea. Kritikoa inguruan dituen botere sistemekin, mingarria den hori azaleratuz. Bere ekintzen ikusle izatea sormena egoera katartikoan bizitzea da.

Sonia Rueda Pardo
2004

 

_Harremandutako_Artistak_

Irati Inoriza

Ainize Sarasola

Julen Garcia Muela