Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios.
(+ info)

Aceptar Cookies

“Kontzepzio proiektual eta prozesual batetik ekiteak metodologia aldaketa bat ahalbidetu dit.”

Zarautz, 1981

Artista zarauztarra, gaur egun Bilbon bizi eta lan egiten duena. Leioan Arte Ederrak ikasi eta Bartzelonako Pompeu Fabra unibertsitatean master bat egin ondoren, Bilbora itzuli zen doktoretza tesia egitea.

Bere artista ibilbidean hainbat sari irabazi ditu, horien artean: Ertibil Bizkaia, Gipuzkoako artista berriak, Generaciones Caja Madrid eta Guggenheim Bilbo Horma saria.

Leku hauetan erakutsi du, adibidez: The Gabarron Foundation New York, Getariako Cristobal Balenciaga Museoan, Bilboko Rekalde Erakustaretoan, C-ART Galerie Prantl & Boch Bregenz Austria, Donostiako KMn, Rekalde Erakustaretoan, edo Bilboko Guggenheim museoan.

Une hauetan Arte Ederretako fakultatean irakasle gisa duen lana, artista eta sortzaile lanarekin bateratzen du.

"Nire azkenengo lanetan praktika artistikoa proiektuaren kontzeptuaren baitan ulertzeko beharra azaleratu da, piezaren kontzeptua baztertuz. Praktika artistikoa kontzepzio proiektual eta prozesual batetik ekiteak metodologia aldaketa bat ahalbidetu dit, momentuko interesei erantzunez.

Proiektuaren kontzeptuak nire praktika artistikoa prisma zabalago batetik abiatzea errezten dit, piezaren edota amaierako obrak duen garrantzia galtzen denean sormen prozesuak duen potentzia areagotuz, experimentaziozko praktika eta ikertketa gisa.

Proiektu formatuan lana egituratzeak jatorri anitz eta ezaugarri ezberdinetako piezen artean gerturatzeak sortzea baliatzen dit, unitatezko sentzudun gisa, non ez dauden aldez auretik emaniko esanahirik, beraien artean sorturikoak baizik, josiz.

Experimentazio eta ikerketazko prozesu pertsonalen ondorioz sorturiko objektu ezberdinek beraien artean josiriko ohial horretan bizia baino ez dutela dirudi, beraien artean sortzen diren erreferentzia eta ohiartzunen tarte horretan.

Espazioan banakaturiko piezen barne eta tartean, poema bat garatzen saiatzen da, zabalduz, eskuratu ezineko desira bati bueltaka.

Dokumentu fotografikoak, irudiak, objektuak eta ezaugarri ezberdinetako artefaktuak, bilduta edo sakabanaturik, lotura formal, estetiko edota kontzeptualen bitartez. narratiba sugerente bat sortzen saiatzen dira.

Elementuak espazioan kokatzearen ekintza bera sormen prozesuaren parte da, sortutako tentsioa ritmo, intentsitate eta intentzioen arteko etengabeko rekonexioetan bihurtzen delarik."

www.zuhar.es

_Harremandutako_Proiektuak_

__Amp__

IV. AMP Prozesuak

__Kanpo_Erakusketak__

Zama

Loraldia Festibalaren baitan antolaturiko erakusketa kolektiboa. Artisten Meeting Pointa sarea os...

__Kanpo_Erakusketak__

Springboard

Gentifrikazioaren gaia heltzen duen erakusketa hau Leipzig hiriko Praline espazioarekin elkarlane...

_Harremandutako_Artistak_

Elisabeth Dominguez Ran

David Pavo

Sarah Rasines