Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios.
(+ info)

Aceptar Cookies

XVI.AMP Bilakaera

 

 

Itsasargira naraman bidea, ezkerrealdean itsasoa burrunbaka, eskumaldean eragabeko belartza. Bide hau egiten dudanetik beti berdin begiratu dut, mundua bilakaerara baldintzatua ez balego bezala; bide hau niretzako gorde dut eta beste inorentzat. Toki hau egiten duten landare, harri, zarama, oinezko eta guda garaiko arrastoek leku hau existitzen denetik hemen egon izan balira bezala eta gizakiek bertan egindako eskuartze biolentoak ikusi nahi ez banitu bezala. Igande goizeko paseanteak bidetik aurrera eta atzera daramatzate urteak harrapatuta, adinekoak xira jantzita zirri-zarra erritmo biziz eta han, bestaldean, emakume gazte bat. 

Gaur egunarte uko egin diot jazoerari. 

II 

Itsasargira naraman bidea, ezkerrealdean itsasoa burrunbaka, eskumaldean eragabeko belartza. Dena itxuraldatua ikusten dut gaur, aldaketa minimo batek bide hau goitik behera aldatu balu bezala. Landareria askotarikoa; lora moreak eta lorezil horiak, usain goxodunak; bide bazterrean zarama. Harri txikiak jokaera berezi batekin dabiltza gaurko egunez, biribilka guda garaian itsasadarra defendatu zuen kanoira naramate; antzina guda toki, desio toki gaur; gaztetasuna, raveak eta harribitxiak. Igande goizeko paseanteak bidetik aurrera eta atzera, emakumea aldarte biziz gaztetasuna dir-dir eta han, bestaldean, adinekoak xira jantzita. 

Gaur jazoera onartu dut.