Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios.
(+ info)

Aceptar Cookies

“ Proposamen guzti hauek errelatuak sortu dituzte, irudi gurutzatuen bidez tensioak eginez, hondare historikoak batzen dituzten trama osatu gabeak sortuz. ”

Altsasu, 1963 

 

90. hamarkadatik Txuspo Poyok prozesuarekiko metodologia bat jarraitu izan du bere lanean, muntaketaren jardueran arreta jarriz. Alboan dauden historien marratzean datza bere lana, analisia eta ikerkuntzaren bitartez belaunaldiarteko gertaera jakin batzuen gurutzatze hibridoak burutzen ditu.  Hauen adibide ditugu esaterako, Celuloide seriea, non pelikulak deseraikitzen zituen beraien irudi filmikoarekin ehundurak sortzeko, edota Pixel vision kameraren erabilpena jostailu preteknologiko moduan; bere helburua kultura okzidentaleko marrazki bizidunen ikerketa dokumental bat egitea portaera molara, soziala, psikikoa eta generoarena aztertuz. Proposamen guzti hauek errelatuak sortu dituzte, irudi gurutzatuen bidez tensioak eginez, hondare historikoak batzen dituzten trama osatu gabeak sortuz. Indibidualak edo kolektiboak izan ahal diren iruditegi kulturalen zatiekin batera eginak, historiatik, zinemaren mundutik, arkitekturatik eta zientzia-fikziozko literaturatik hartuak izan direnak.


 

Txuspo Poyo Euskal Herriko Unibertsitatean Lizentziaturaduna da. Marcelo Botin Fundazioak 2001.urtean New York-eko ISCP-en( Internation Studio and Curatorial Program) erresidentzia programa burutzeko beka eskeini zion eta CADA-n ( centro para nuevas tecnologías) ikasi zuen New Yorkeko unibertsitatean. Arte eta Zuzenbide Fundazioak eta Valentziako Arte Fundazioak 2006.urtean Delay Glass proiektua gauzatzeko laguntza eman zioten. Sariei dagokionez urte berean (2006)  Gure Artea saria jaso zuen eta 2008.urtean Union Fenosa-ko lehen saria eskuratu zuen. 2015.urtean Multiverso beca jaso zuen “el tunel de La Engaña” proiektua burutzeko eta Uharte Zentruak eta Nafarroako gobernuak laguntza bat eskaintzen diote “Izaro” proiektua amaitzeko.

 

Izandako erakusketen artean Madrilgo BBVA fundazioan, Gasteizko Artium Museoa, Centre d´Art La Panera (Lerida), Costa Rica-ko Arte y Diseño museoan eta La sala Montcada Bartzelonako La Caixa fundazioan egindakoak nabarmenduko genituzke. Erakusketa kolektiboen artean Geopoliticas de la animación CAAC-en Sevilla-n eta Vigo-ko Marcoan, Les Recontres Internationales Paris/Madrid/Berlín, Angolako II. Trienalean, San Pauloko File-an, eta Incógnitas Bilboko Guggenheim museoan, Cine y casi Cine Reina Sofían museoan, Multitude Artist Space, New York eta Fondazione Sandretto Re Rebaudengo, Guarene-Turín izango liratezke beste batzuen artean.

 

www.txuspo-poyo.com

_Harremandutako_Proiektuak_

__Amp__

XVI.AMP Bilakaera

I      Itsasargira naraman bidea, ezkerrealdean itsasoa burrunbaka, eskumaldean eragabeko bela...

__Kanpo_Erakusketak__

Cadavre Exquis

"Cadavre exquis. Jolastu nahi? 1925. urtearen buelta omen zen Château kaleko 54. zenbakiko etxe ...

_Harremandutako_Artistak_

Nora Aurrekoetxea _ Laura Ruiz Sáenz

Sra Polaroiska

Iñaki Garmendia