Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios.
(+ info)

Aceptar Cookies

“Hala edo nola esateko, inkontzientziaren irakurketa kontzientea esango dugu.”

Algorta-getxo , 1985.

80. hamarkadan jaiotako artista plastikoa dugu Ortells. Arte Ederretan lizentziatua, gaur egun ikerketa eta hezkuntza artistikoan dabil murgilduta. Nahiz eta munduan ibili den, eta gustora gainera; bere etxea, bere habia herrian du, Algortan hain zuzen ere, Getxo udalerri bizkaitarrean dagoena.

Ahal izan duenean erakutsi izan du bere lana, han eta hemen: Beijinetik hasi eta Holandaraino ailegatuz, eta herritik ez hain urrun, Kursaal donostiarrean edota Bilboko Guggenheim museoan.

Egunero gure eskutara datorren informazio global/globalizatu da bere irteera puntua (batez ere web-etik datorren hori), eta multzo handi horretatik amultsuen ikusten duena, sozialki erakargarrien deritzona bereizten du. Geroago, hau ikertu eta barneratuz gero, bere ikuspuntu-utopikotik datorren berrinterpretazio propioa botatzen du. Hala edo nola esateko, inkontzientziaren irakurketa kontzientea esango dugu.

Nahiz eta pinturarekin dabilen gehienetan, lengoaia ezberdinen nahasketak egiten ditu maiz, beraz artista multidisziplinarra dugu.

 

www.ainhoaortells.com

_Harremandutako_Proiektuak_

__Kanpo_Erakusketak__

Zama

Loraldia Festibalaren baitan antolaturiko erakusketa kolektiboa. Artisten Meeting Pointa sarea os...

_Harremandutako_Artistak_

Eztizen La Cruz Arnaiz

Maria Romero Laspiur

Ismael Iglesias