Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios.
(+ info)

Aceptar Cookies

“Materiala antolatu eta eraldatzeko beharretik, arauak, balioak, konbentzioa, pertzepzioa eta gauzen destinoa aldatzeari buruz hausnartzen dut”

Mallabia, 1983

Damaris Pan artista eta pintura irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean. Artea oinarri hartuta defendatu zuen balio eta arauen desbideratzeari buruzko doktore tesia 2014an. Hainbat egonaldi egin ditu atzerrian: Berlingo Kunsthochschule Weissensee eskolan, New Yorkeko Art Omi artista egoitzan eta Sichuan Fine Arts unibertsitatean Txinan.

Egindako bakarkako erakusketen artean BilbaoArteko Cuernos a la vista / Adarrak bistara (2020) eta Rekalde aretoan izan zuen Ze morena zauden (2017) nabarmentzen ditu. Kolektiboen artean, adibidez, Pleguak (2017) Okelan, Bosteko ibiltaria (2017) eta Bi Dos Two (2018) Azkuna Zentroan.

Mihise baten karratutasuna baldintza gisa pentsatzen dudan konbentzioa da, frontoiaren karratutasuna bezala. Honek pentsamendu espazial zehatza eskatzen du; kalkuluena, angeluena. Nola egon laukiaren barruan airea eta gorputzarekin. Eta bertan zerbait erritmikoa, egiturazkoa, gertarazi. Errepikatuz doazen hainbat zentzu-patroirekin du zerikusia, galdu egiten dira eta berriro agertu beste modu batean.

 

Artea da (orokorrean) eta Pintura (zehazki) lanerako darabildan materiala. Gaiari dagokionez, ez dago gairik, nahiz eta itxuraz aldatu. Nire galderak, betikoak. Materiala antolatu eta eraldatzeko beharretik, arauak, balioak, konbentzioa, pertzepzioa eta gauzen destinoa aldatzeari buruz hausnartzen dut. Bizitzari buruz, hizkuntzari buruz, gauza poetikoari buruz. Ez gauza poetikoa zerbait konkretu gisa, baizik eta ulertzeko edo ez ulertzeko modu bezala. Gauza guztien arteko tolesturak dira eta formaren bidezko sintesi aukerak. Eta askatasunari buruzkoa ere bada. Eta esango duzue, ondo, baina margotzen besterik ez zara ari. Eta hala da.

https://www.instagram.com/damaris_pan/

 

 

_Harremandutako_Proiektuak_

__Amp__

XIV.AMP Pleguak

Plegua, tolesdura, ohitura, inklinazioa, figuratiboa...  Pleguak bi indarren edo gehiagoren artek...

__Kanpo_Erakusketak__

Zama

Loraldia Festibalaren baitan antolaturiko erakusketa kolektiboa. Artisten Meeting Pointa sarea os...

_Harremandutako_Artistak_

Ismael Iglesias

Leihor Bilbao

Fito Ramírez Escudero