_Amp_
XXI.AMP SEINALEA
Anderperez Ixone Sádaba Mirari Etxabarri/ Maddi Barber +Noe Covers Vs El Manchu SEINALEA Int...
OKELA artistek sortutako eta kudeatutako irabazi asmorik gabeko espazio bat da. 2014ean zabaldu zituen ateak, Euskal Herriko arte garaikidearen testuingurua aktibatu eta artista plastiko eta bisualen arteko harremanak sortzeko asmoz, arte esparru hurbileko hutsuneak identifikatuz eta egiteko beste modu batzuk sortuz.
Egun OKELA kudeatzen duten artistak Izaro Ieregi, Irati Urrestarazu eta Sahatsa Jauregi dira, ibilbide honetan bidelagun ditugun artista konplizeak, kolaboratzaileak eta Okelatarrekin batera.
Sahatsa Jauregi Azkaratek Arte Ederrak ikasi zituen eta arte munduan dihardu geroztik. Azken urteetan, erakusketa kudeaketa eta diseinu lanetan ere aritu da. 2017.urtetik OKELA Sormen Lantegiko kide da.
Irati Urrestarazu Zubizarretak Arte Ederrak ikasita, ekin zion bere ibilbide artistikoari, inguru hurbileko kontestu identitario eta kulturalak hausnatzen dituelarik bere lanean. Okela Sormen Lantegiko kide fundatzailea da.
Nora Aurrekoetxea Etxebarria Arte Ederrak ikasi zituen eta geroztik Laura Ruiz Saenz artistarekin batera egin du lan. Okela Sormen lantegieko fundatzailea da eta aktibo aritu da 2017 arte. Egun Londresen dago Royal College of Art-en eskulturako masterra burutzen.
Izaro Ieregi artista da eta gaur egun Donostian bizi da. Okelako kide fundatzailea da eta 2013 urteaz geroztik bertan lanean aritu da 2018 urte bukaerararte. Bere azkenengo bakarkako erakusketak Montehermoso Kulturunean eta Arizko Dorretxean gauzatu ditu.
Anderperez Ixone Sádaba Mirari Etxabarri/ Maddi Barber +Noe Covers Vs El Manchu SEINALEA Int...
EZ BAT Girls invited punk rock, not Englad dio Kim Gordonek daraman kamiseta berde batek. Dr. M...
Oskola Parau. Dani LLaría, Elisabeth Dominguez Ran, Eztizen La Cruz, Jone Loizaga & Taxio Ar...
kutxa bat topatu dut sartu, miakatu, ikuskatu, aurrera/atzera egin, distantzia hartu, irten. ...
Hire Maitale Traketsa, Harriak egitasmoaren barruko erakusketa kolektiboa da eta Beasaingo Igartz...