Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios.
(+ info)

Aceptar Cookies

“Memoria hau gizarteak hartu dituen bide berrien islada da, memoria konkretu bat, aldaketak sumatu dituena”.

Nire lana pintura experimentalaren eremuan ardazten da eta jatorri bezala subjetu sortzailearen prozesua dauka.

Tradizioa belaunaldiz belaunaldi jasotako eskualdatzea izanik, memoria tradizioaren oinarri dela esan dezakegu. Memoria eskualdatzen horren elementu ezinbestekotzat dugu. Testuinguru hontan, lan honek gurasoengandik jasotako memoriari buruzko hausnarketa gisa har genezake.

AITA 2.O izaera eskultorikoa duen oroimenaren edukiontzia da.. Memoria zehatz bat gordetzen du, nekazal inguruko iragan baten memoria hain zuzen ere. Memoria hau gizarteak hartu dituen bide berrien isla  da, memoria konkretu bat, aldaketak sumatu dituena, iraultza industriala jasan zuena.

Baserriko bizitza , familia, aita, semea, landatik hirira egindako lehenengo migrazioak , eta mundu berri baten aurkikuntzak , 68ko Paris , inoiz ez pizturiko zigarro aislatzen duten irudiak dira.

Kutxa hauek kaltetutako, xahututako eta iraganeko historia goratzendute. Kutxa hauen irudiak aztarnak dira. Beste paper batera tranferitu diren irudiakdira, eta dagoeneko transferitua izan den horixe da ikuslearen aurrean argiztatzen dena . Ikuslearengan begirada bat sustatu nahi duten irudiak dira, beraien memoria partikularra piztu dezaketen iraganeko begirada bat.

_Harremandutako_Proiektuak_

__Amp__

V.AMP Tradizioa

_Harremandutako_Artistak_

Belen Arevalo

Ismael Iglesias

Idoia Montón