Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios.
(+ info)

Aceptar Cookies

“ Burko baten etiketa publizitarioa, boltsa apurtu bat, egur zati bat erdi ximurturiko paper bat bezalako izate zaurgarriek egiten jarraitzeko eragin eta ahalbidetzen dute, ekintza berri bati bide emanez.”

2012az geroztik nire lan prozesua  aurkitutako materialen atalak eta behin eta berriro bizitako esperientzien hurbiltasunagatik bereizten diren forma zehaztu gabeko marrazkiak, objetuak, posterrak, kuadroak eta instalazioak eraikitzean ardazten da. Burko baten etiketa publizitarioa, boltsa apurtu bat, egur zati bat erdi ximurturiko paper bat bezalako izate zaurgarriek egiten jarraitzeko eragin eta ahalbidetzen dute, ekintza berri bati bide emanez.

Un atletismo afectivo (2016) argitalpenak prozesu honen zati bat jasotzen du. Izenburuak Antoni Artaudek  Le théâtre et son double analogiari erreferentzia egiten dio, non aktorea “bihotzeko atleta” bezala definitzen duen. Bertan sentimenduen lokalizazio fisikoei egokitzen zaien muskulatura afektibo bat bezalako zerbait bereizten du. Piezak, imajinak, testuak eta batez ere, hauen artean irekitzen dituen erlazio eta loturek, gorputz-kokaleku hauen traslazioak erakusten saiatzen da, kasu honetan korrikalariaren mugimendu eta tentsioak, artistaren jarduna eta bere egunerokotasuna esperientzia eta praktika propioaren bitartez. Jarduna eta ekintzak nabarmentzen ditu, keinu minimoak eta afektuaren eta hutsalaren duintasuna.

usoafullaondo.weebly.com

_Harremandutako_Proiektuak_

__Amp__

X. AMP Zoria

Susmoa, sinesmenak edo soilik zoria?   “Zoriak eraikitzen duenaren alde apustu egitea. Eta zori...

__Kanpo_Erakusketak__

Zama

Loraldia Festibalaren baitan antolaturiko erakusketa kolektiboa. Artisten Meeting Pointa sarea os...

_Harremandutako_Artistak_

Xavi Ceerre

Mikel Ruiz Pejenaute

Leihor Bilbao