Utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar nuestros servicios.
(+ info)

Aceptar Cookies

I.AMP Lurraldetasuna

I.AMP LURRALDETASUNA OKELAren AMParen lehenengo erakusketa da. Bertan Lurradetasunaren gaiari heldu diogu. Horretarako ibilbide ezberdinetako lau artisten ikuspegiak barnebildu ditugu jardunaldi hauetan. Paisaia, mugak tradizioaren eraldaketa eta identitatea bezalako gaiei estu loturik dauden proposamenak harremanetan daude.

Lurraldetasuna identitate gabe ez dago. Identitate hori eraikitzen da, suntsitzen da eta berriro eraikitzen da,eta nolabait egiten dira errepresentazioak, etengabeko suntsitze eta eraikitze eta eraldatze ezta? (Xabier Laka)

“Mugaren adibidetzat Bilboko Guggenheim museoaren irekieraren egunean El Mundo aldizkarian agertu zen irdui bat erabiliko dut, bertan frankotiradoreak ageri dira. Frankotiradoreak museo batean, artearekin gustiz lotuta ikusten dut nik, ez baita muga fisiko bat, pertsonek egindako muga bat baizik, haratago doana. Biolentzia muga gisara, erasotua sentitzen zara muga hori pasa ez dezazun, pausua eragozten dizun zerbait.” (Amaia Gracia)

“Muga gatazkatsuak dituzten lurralde guzti horien omenaldi bat, ezagutzen, maitatzen eta bizi izan ditudan lurraldeak horrelakoak baitira. Gizatasunaren instito inbasiboari keiñu eginez, ezagutzeko, okupatzeko eta espazioa habitatzeko grina duena, konkista alegia.”(Amaia Molinet)

Leitzan ezpata dantza famatu da, leitzarrak negar eiten dute ezpata dantza ikustean herriko plazan bestetan eta danzta bizkaitar bat da ekarri dena ez dira ehun urte ere. (Ibon Azpiroz)